Edukira joan

Costa Smeralda

Koordenatuak: 41°06′N 9°30′E / 41.1°N 9.5°E / 41.1; 9.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Costa Smeralda
MotaItsasertza
Geografia
Map
Koordenatuak41°06′N 9°30′E / 41.1°N 9.5°E / 41.1; 9.5
Herrialdea Italia
Eskualdea Sardinia

Costa Smeralda (ˈkɔsta zmeˈralda ahoskatua, euskaraz: «esmeralda kostaldea»; sardinieraz: Montes de Mola; gallureraz: Monti di Mola) Sardiniako iparraldeko kostaldea da, 55 km-ko luzera eta 30 km² baino gehiagoko azalera hartzen dituena. Hondartzak eta hirigintza-plan oso zehatz baten arabera eraikitako herrien sistema bat ditu. Ingurua luxuzko helmuga turistikoa da:[1] harea zuriko hondartzak, Pervero golf-kluba, Olbia-Costa Smeralda aireportuko jets sarbide pribatua, eta Estatu Batuetako, Europako, Errusiako eta Arabiako penintsulako VIP bisitarientzako helikoptero-zerbitzua.

Inguruko hiri eta herri nagusiak Arzachena, Olbia, Porto Cervo, Liscia di Vacca, Capriccioli eta Romazzino dira.

Urtero, irailean, «Sardinia Cup» bela-estropada egiten dute, itsasontzi ospetsuekin. Polo partiduen denboraldi bat ospatzen da apirila eta urria bitartean Gershanen Arzachena inguruan. Italiako zinema jaialdia Tavolaran ospatzen dute eta auto klasikoen rally batek antzinako autoen zaleak entretenitzen ditu. Interes arkeologikoko lekuen artean, Li Muriko erraldoien hilobia dago.

Eremuaren garapena 1961. urtean hasi zen, eta konpainien partzuergo batek finantzatu zuen. Partzuergoko presidente eta ordezkaria Karim Aga Khan printzea izan zen. Bertoko hondartza den Spiaggia del Principe ismailiten printzearen omenez izendatu zuten.[2] Proiektuan parte hartu zuten arkitekto ospetsuak Michele Busiri Vici, Jacques Couëlle, Savin Couëlle eta Vietti izan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]