Couvade

Wikipedia, Entziklopedia askea

Couvade edo Couvade sindromea (frantsesezko couveretik, txitatu edo inkubatu) haurraren erditzean eta ondorengo momentuetan aitak amaren rolaren zenbait alderdi bere egiteari deritzo. Couvade, hortaz, ezaugarri mediku edo mentala izateaz gain, gizarte zehatzen ohitura da, eta gizarte matriarkal zein matrilinealekin lotu ohi da (edo matriarkatuari loturiko aspektutzat hartu).

Couvade ematean, hortaz, haurra izan berri duen emakumeak aitari ohea edo haurra izandako lekua uzten dio. Batzuetan, haurra izan bezain laster, amak semea edo alaba aitari uzten dio, aita haurraz ardura dadin.

Couvadeak erditzean aitak amaren jarrera antzekoa izatea suposatzen du. Horrela, aitak ere mina sentituko du, haurra izan ostean bakartuko dute, jateko mugak izango ditu, edota sexuari loturiko tabuak ezagutuko ditu.

Johann Jakob Bachofen matriarkatuari buruzko lehen monografia sistematikoaren egileak jada couvadea landu zuen bere gaien artean.

Zenbait egileren aburuz, couvadea Erdi Aroko Euskal Herrian zein inguruetan ematen zen, Piriniotako Couvadeaz hitz eginez. Halaber, gaur egun Hego Amerika zein Ginea Berriko zenbait jatorrizko herrik ohitura hau mantentzen dute.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]