Covadongako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Covadongako gudua
Don Pelayo.jpg
Asturiasko Erresumaren lehenbiziko erregea bilakatuko zen Pelaioren irudia Covadongan.
Data 722ko maiatzaren 28a
Lekua Covadonga
Koordenatuak 43° 16′ 24″ N, 4° 58′ 50″ W / 43.273372222222°N,4.9806694444444°W / 43.273372222222; -4.9806694444444Koordenatuak: 43° 16′ 24″ N, 4° 58′ 50″ W / 43.273372222222°N,4.9806694444444°W / 43.273372222222; -4.9806694444444
Emaitza Garaipen asturiarra
Gudulariak
Cruz de Asturias.svg Asturiarrak Allah.svg Omeiatar Kaliferria
Buruzagiak
Cruz de Asturias.svg Pelaio Allah.svg Munuza
Allah.svg Al Kama
Indarra
300 gerlari 800 eta 1.400 gerlarien artean
Galerak
289 hildako 600 hildako

Covadongako gudua 722an jazo zen Covadongan, Cangas de Onís udalerritik hurbil; bertan, Pelaio buruzagi zuen asturiarren talde bat musulmanen gudaroste baten kontra borrokatu zen, azkenak galtzaile suertatu zirelarik[1]. Gudu honen tamaina ez da ezagutzen benetan, baina beste bataila garrantzitsu batzuk ez bezala, ez da haren berririk ematen inongo testutan garai berean.

Gudua iturri arabiar eta andalustarren ikuspuntutik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da gorde garai bereko arabiar iturriren berririk gertaera honen gainean. Bestalde, 754ko mozarabiar kronika kristaua da garai horretako lekuko gertukoena eta nagusia, Toledon edo Kordoban idatzia, eta ez du ezer aipatzen gertaerari buruz. Al-Maqqarik, bizpahiru mende geroago hauxe dio:

« Anbasa ibn Suhaym al-Kalbiren garaietan Isa Ibn Ahmand al-Raqik zera dio, Galizian Belai [Pelaio] izeneko astakirten basati bat altxatu zen. Ordutik aurrera al-Andalusen kristauek oraindik euren esku zeuden lurrak musulmanetik defendatzen hasi ziren, hau lortzea inolaz ere pentsatuko ez luketena. Islamistek, politeisten aurka borrokatu eta emigratzera beharraraziz, herrialde osoaren jabe egin ziren, frankoen lurraldetik Ariula iritsi zen arte, honek Galizian den Iruñea konkistatu eta Pelaio erregea hirurehun gizonekin batera errefuxiatu zen harkaitza soilik gelditu zen. Gerlariek bera erasotzen etenik gabe aritu ziren, azkenik bere gerlariak gosez hil eta berarekin bat hogeita hamar gizon eta hamar emakume soilik gelditu zirelarik. Erleek haitzen artean uzten zuten eztia besterik ez zuten jateko. Musulmanen egoera negargarria izatera ailegatu zen, eta azkenik mespretxuz zera zioten «Hogeita hamar astakirten basati, zer egin diezagukete?». 133. urtean Pelaio hil eta bere seme Fafila errege bihurtu zen. Belairen erresumak hemeretzi urte iraun zituen, eta bere semearenak, bi. »
Al-Maqqariren kronika

Gudua europarren ikuspuntutik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da gertaera honen garai bereko berririk gorde. Hari buruzko albisteak mende eta erdi geroagokoak dira: Alfontso III.aren kronika. Asturiasko Erresumaren goraldi bete-betean idatzi zen, eta hauxe dio (Rodako bertsioa):

« Pelaiok esan zuen: ≪Kristo da gure itxaropena; ikusten duzun muino txiki horretatik salba dezatela Espainia eta berregin dezatela godoen armada. (...)

Horrela, bada, Jesu Kristoren errukian konfiantza izanez, jendetza hori mespretxatzen dut, eta ez naiz mehatxatzen gaituen borrokaren beldur. Aitaren ondoan dugu gure abokatua, Jesu Kristo gure Jauna, eta hark aska gaitzake pagano horietatik≫. (...) (...) Alkamak gudua hasteko agindu zuten, eta gudariek armak hartu zituzten. (...) Eta Jainkoak lantzarik behar ez duenez eta garaipena nahi duenari ematen dionez, kristauak irten egin ziren leizetik, kaldearren aurka borrokatzeko; haiek ihesari eman zioten, beren destakamentuak bitan banatuta; hantxe hil zuten Alkama. (...) Leku berean, ehun eta hogeita bost mila kaldear hil ziren.

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]