Cracking katalitiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cracking katalitiko-unitate bat.

Cracking katalitikoa[1], FCC siglekin (ingelesezko Fluid Catalytic Cracking esaldiaren akronimoa) laburtua, petrolioaren fintze-prozesu bat da. Prozesuak katalizatzaile baten bidez petrolio-osagaien deskonposizio termala egiten du: hidrokarburo astunak krakeatzeko helburuarekin, zeinen irakite-puntua 315 °C edo handiagoa baita, eta kate laburreko hidrokarburo arin bihurtzen dira, zeinen irakite-puntua 221 °C-tik behera baitago. Katalizatzaile horiek forma granularrean edo mikroesferikoan agertzen dira. Katalizatzaileak silizio dioxidoz (SiO2) eta aluminaz (Al2O3) osatzen dira normalean.[2] Horretarako gehien erabiltzen den minerala faujasita da.[3]

Industriarako estimu handiko hidrokarburo arin gehien lortzea du helburu; haustura katalitikoko unitateetarako karga gehienak gasolioak dira, olio astunak, hala nola DMOH eta DMO (olio demetalizatu hidrogenatua eta olio demetalizatua, hurrenez hurren). Cracking katalitikoak oktanaje handiko gasolinak eta hidrokarburo aromatikoak sortzen ditu, hala nola bentzenoa (zikloalkanoak eta parafinak bihurtzearen bidez.[4]

Cracking eta eraberritze katalitikoaren ondorioz, findegiak eskarian gertatzen diren aldaketei erantzun diezaieke. Ekoizpenaren programazioaren ardura duten pertsonak arduratzen dira bihurketa-prozesuen bidez destilazioan lortutako korronte desberdinen bidea definitzeaz, azken produktuen kantitatea eta kalitatea eskariaren arabera egokitzeko.

Cracking katalitikoaren lehen erabilera komertziala 1915ean gertatu zen, Gulf Refining Companyko Almer M. McAfeek aluminio kloruroa erabiliz (1877tik ezagutzen den Friedel Craftsen katalizatzaile bat) petrolio astuneko olioak katalitikoki hausteko lotekako prozesu bat garatu zuenean. Hala ere, katalizatzailearen kostu altuak McAfeeren prozesuen erabilera orokorra eragotzi zuen garai hartan.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]
  2. Kirk, Raymond E.; Othmer, Donald O.; Kroschwitz, Jacqueline I.; Howe-Grant, Mary. (1996). Encyclopedia of chemical technology. 18 Wiley ISBN 0471526878..
  3. Jessica Elzea Kogel, Nikhil C. Trivedi, James M. Barber y Stanley T. Krukowsk, ed. Industrial Minerals & Rocks: Commodities, Markets and Uses. (7. argitaraldia) Society of Mining, Metallurgy and Exploration ISBN 0-87335-233-5..
  4. (Ingelesez) Considine, Douglas M.; Considine, Glenn D.. (1984). Van Nostrand Reinhold encyclopedia of chemistry. John Wiley & Sons, 1082 or. ISBN 0442225725..
  5. James. G. Speight. (2006). The Chemistry and Technology of Petroleum. (4. argitaraldia) CRC Press ISBN 0-8493-9067-2..
  6. (Ingelesez) North American Catalysis Society. Pioneer of Catalytic Cracking: Almer McAfee at Gulf Oil. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]