Craic

Wikipedia, Entziklopedia askea

Craic edo crack (krak ahoskatu) Irlandan bai ingelesez nahiz irlanderaz edonon entzutea ohikoa den hitza edo esamoldea da. Euskaraz esanahi ugari izango lituzke: dibertsio, entretenigarri, solasaldi atsegingarria, txantxa...

Hitz honen historia nahiko ez ohikoa da. Berez, irlanderazko craic hitza XX. mendearen erdialdean ingelesezko craic hitzetik hartutako mailegua da, hitz hau irlanderaz oso ohikoa bilakatu zen, ondoren irlanderatik berriz ere ingelesera iragan zelarik. Edonola ere, bi hizkuntzetan oso erabilia den hitza da, Irlandako gizartean oso barneratutako esamoldea ere badelarik.

Sarritan pub eta tabernetan irlanderazko Craic agus Céilí esamoldea irakur daiteke, honek euskaraz Dibertsioa eta Festa esan nahi du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]