Creepshow 2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Creepshow 2
Jatorria
Argitaratze-data 1987
Jatorrizko izenburua Creepshow 2
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa monster filma Itzuli, comedy horrorra Itzuli, beldurrezko zinema, zientzia-fikzio filma eta film komikoa
Iraupena 84 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Raft Itzuli
Grabazio lekua(k) Maine
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Michael Gornick Itzuli
[[Kategoria:Michael Gornickek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) George A. Romero
Antzezlea(k)
Lois Chiles
George Kennedy
Dorothy Lamour
Tom Savini
Stephen King
[[Kategoria:Lois Chilesek Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
Konpainia ekoizlea New World Pictures Itzuli
[[Kategoria:New World Picturesek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Les Reed
Argazki-zuzendaria Richard Hart Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Maine
Kanpo loturak

Creepshow 2 1987ko Michael Gornick estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko antologia film bat da. Gidoia George Romero zuzendari eta gidoigileak idatzi zuen. Lois Chiles, George Kennedy, Dorothy Lamour eta Tom Savini aktoreek antzeztu zuten.

Berez, 1982ko Creepshow filmaren jarraipena da, haren argumentua Stephen King idazleak idatzi zuen, eta 2007an Creepshow III izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa kamioi bat herri txiki bateko kiosko baten aurrean gelditu da, bertan Billy (Domenick John) izeneko mutiko bat ezinegon handiz zain dago. Kamioatik zorigaiztoko izaki bat atera eta espaloiaren gainean Creepshow beldurrezko istorioen aldizkariaren azken alea utziko du, Billyren poztasunerako. Billy aldizkaria irakurtzen hasten denean, aldizkari banatzaileak bere benetazko nortasuna erakutsiko du, alegia, Creepshow Creep dela (Tom Savini/Joe Silver).

Egurburu Indiar Buruzagi Zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBtako Erdi-Mendebaldean, ekonomikoki jada hila dagoen Dead River herri txikian, Ray eta Martha Spruce (George Kennedy eta Dorothy Lamour) senar-emazte adinduak diru irabazirik ematen ez dien denda mantentzen saiatzen dira. Rayren konpainia bakarra Martha emaztea eta egurrezko indiar baten irudia dira. Egun batez, eskualdeko indiar tribuko buruzagia den Benjamin Ilargizuri (Frank S. Salsedo) Rayrekin aldi baterako zorretan gelditu eta berarekin zintzoa izateagatik maileguan indiar komunitatearen ondarea diren altxo batzuk lagako dizkio, Rayk indiarrei kobratu gabe beharrezkoak zituzten elikagai eta gauzak eman baidizkie. Baina egun horretan bertan, hiru gaizkileek Sam Ilargizuri (Holt McCallany) buru dutela, dendan lapurreta egin eta indiarren altxorrak eman nahi izan ez dizkieten senar-emazteak erailko dituzte, hain zuzen ere, Sam Ilargizuri indiar gaztea Benjamin Ilargizuri indiar buruzagi zaharraren hiloba da. Hilketa eta injustizia odoltsu horren lekuko bakarra Egurburu Indiar Buruzagiaren irudia izango da, baina izaki bizi bilakatu eta dendako jabeak mendekatuko ditu.

1. pausaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurburu Indiar Buruzagi Zaharraren istorioa irakurri ondoren, Billy herriko postabulegoko harreralekuan dago, Creepshow aldizkariaren bitartez erosi duen produktua postaz jasoko du. Posta bulegoko langile eszeptikoak komikietako jostailu batek 9,99 dolar balio izatea garestiegia dela aipatu diolako Billy haserretu egingo da, eta jaso berri duen paketeak barnean Venus eulijale landare baten bulba bat duela ikusiko da. Langileak pakete hartan horrelako edukirik dagoenik zalantza egingo du eta Billy bere etxeruntz joango da. Bitartean, Creepek hurrengo atala aurkeztuko du.

Zingira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Randy, Laverne, Deke eta Rachel (Daniel Beer, Jeremy Green, Paul Satterfield eta Page Hannah) basoaren erdian eta abandonatua dagoen zingira batean egun pasa egitea erabaki duten lau nerabe dira. Ailegatu eta berehala, eta birritan pentsatu gabe, uretara jauzi egin eta aurreko astean zingiraren erdian ikusi zuten baltsa batera igeri egiten hasiko dira. Baina uretan daudela, neska-mutilek euregana doan mantxa bitxi bat dagoela ohartuko dira. Petrolio mantxa bat agian? Laster, nerabeak mantxa misteriotsu hark gose asekaitza duela eta hurbilduz doan einean beraiek jan nahi dituela jabetuko dira...

2. pausaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posta bulegotik bere etxerako bidean eta behin bigarren istorioa irakurri ondoren, Billyk mutiko morrosko batzuen erasoa jasan eta bere paketea kenduko diote. Taldeko burua den Rhinok paketea apurtu eta ireki egingo du, Venus eulijaleren bulba topatu eta lurrera botako du, oinarekin zapalduz. Mendekuz, Billyk iztartean jo eta ihes egingo du. Rhino eta bere taldekideek atzetik jarraituko dute. Orduan Creep agertu eta hirugarren istorioa kontatzen hasiko da.

Autoestopista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume bat (Lois Chiles) bere maitalearekin egon ondoren etxera autoz doa. Gidatzen ari dela, distrazio batean errepidean zegoen autoestopista bat joko du (Tom Wright). Gertatutakoarekin guztiz urduriturik, ez gelditzea erabaki eta bideari jarraituko dio. Baina hildakoaren gorpuak emakumeari ibilbidea ikaragarria izan dakion saiatuko da, etengabe esaldi berbera errepikatuz: “eskerrik asko paseoarengatik, andrea...”. Gorpuaz desegiteko hainbat saiakera egin ondoren, emakumea bere etxeko garajera autoa guztiz txikitua duela iritsiko da eta guztia istripuaren ondorioz sortutako bere irudimenaren sorkuntza bat besterik ez dela izan...

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Creep bere kamioia gidatuz doan bitartean, Billyk oraindik Rhino eta bere taldekideak jarraika dauzka, baina haiek ohartu gabe landareak kontrolik gabe hazten diren lursail abandonatu batera eramando ditu. Jada Billyk ihesbiderik ez duela dirudienean eta morroskoek jipoitu egin behar dutenean, aurrez hautsi duten landarearen bulba ez zela Billyk postaz eskatu zuen lehenbizikoa izan ohartuko dira, eta lurzorutik bost Venus eulijale erraldoi aterako dira, eta morroskoak banan-bana jango dituzte, Rhino barne. Creep ikuskizun honen lekuko da, ikusitakoaz postu eta bere kamioira itzuliko da, Creepshow aldizkariaren azken alea beste herri batean banatzera.

Filmaren amaierako kredituen ondoren honako testua agertzen da:

« Gazte delinkuentzia frustrazio erreprimituen, gordetako barne erresuminen eta ezkutuko beldurren ondorioa da. Ez da marrazki bizidun edo azpitituluen ondorioa. Baina komikiak eskura dauden turko-burua dira, erruduntzeko errazak. Komikien aurka agertzen diren pertsona helduak delinkuentziaren benetazko kausak, guraso batzuek seme-alabekiko duten ezjakintasuna, harreta eza edota ankerkeriaren aurka modu berdinean ekingo baliokete, komikiak ez ziren Altxorraren Uhartea edota Jack Erraldoi Hiltzailearen istorioak baina askoz ere mehatxagarriagoak izango. »
Colliers aldizkaria, 1949.
AEBetan EC argitaletxeko komikiak gazteengan ustez zuten eragin txarraren ondorioz merkatutik kentzean aipatutako esaldia

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurburu Indiar Buruzagi Zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • George Kennedy: Ray Spruce
  • Philip Dore: Curly
  • Kaltey Napoleon: 1. indiarra
  • Maltby Napoleon: 1. indiarra
  • Tyrone Tonto: 2. indiarra
  • Dorothy Lamour: Martha Spruce
  • Frank Salsedo: Ben Ilargizuri
  • Holt McCallany: Sam Ilargizuri
  • David Holbrook: Fatstuff Gribbens
  • Don Harvey: Andy Cavanaugh
  • Dan Kamin: Egurburu Indiar buruzagi Zaharra
  • Dean Smith: Cavanaugh jauna
  • Shirley Sonderegger: Cavanaugh andrea

Zingira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoestopista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]