Crișul Alb
Appearance
Crișul Alb (errumanieraz) edo Fehér-Körös (hungarieraz) mendebaldeko Errumaniako (Transilvania) eta hego-ekialdeko Hungariako (Békés konderria) ibaia da. Bere iturria, Apuseni mendien hegoaldean dago, Errumanian. Errumaniako Brad, Ineu eta Chişineu Criş eta Hungariako Gyula hirietan zehar ibiltzen da. Gyulatik kilometro gutxira Crișul Negru ibaiarekin elkartzen da, Körös edo Criş ibaiari jaiotza emanez.
Guztira 235,7 kilometroko luzera du, horietatik azken 9,8 kilometroak bakarrik igarotzen direlarik Hungariatik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Errumaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |