Crida Nacional per la República

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Crida Nacional per la República (euskaraz: Errepublikaren Aldeko Dei Nazionala) Kataluniako zeharkako mugimendu eta partidu politiko independentista da, 2018ko uztailaren 16an Carles Puigdemont, Jordi Sànchez eta Quim Torra buruzagiek Bartzelonako Ateneoan jendaurrean aurkeztu zutena.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko uztailaren 16an aurkeztu zen Bartzelonako Ateneoan Kataluniako alderdi politiko independentisten arteko loturak sendotzeko asmoz.[2] Hala ere, mugimenduaren buruzagi sustatzaileek ordea, ez zuten aurkezpenera joaterik izan. Carles Puigdemont, erbesteratua, bideokonferentziaz aritu zen. Jordi Sànchez, preso, eskutitzez zuzendu zitzaien bertaratutakoei. Azkenik, aurkezpenera joatekoa zen Quim Torra Kataluniako presidenteak bideo mezua bidali behar izan zuen, Hanburgotik Bartzelonara garaiz ezin itzulirik, Bartzelonara eraman behar zuen hegaldia eguraldi txarragatik bertan behera geratu baitzitzaion.

2019ko urtarrilean iragarri zen Barne Arazoetako Ministerioaren partidu politikoen erregistroan inskripzioa burutu zuela mugimenduak. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Puigdemont impulsa un nuevo movimiento político que hoy se presenta en Barcelona» La Vanguardia 2018ko uztailaren 16a . Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 16a .
  2. (Katalanez)  «EN DIRECTE: Crida Nacional per la República es presenta en societat» VilaWeb 2018ko uztailaren 16a . Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 16a .
  3. (Katalanez)  NacióDigital «La Crida Nacional de Puigdemont ja és partit polític | NacióDigital» www.naciodigital.cat . Noiz kontsultatua: 2019-01-26 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]