Cristian Garma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cristian Garma
Bizitza
Jaiotza Castro Urdiales1982ko otsailaren 19a (36 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Cristian Garma (Castro Urdiales, 1982ko otsailaren 19a) traineru estropadetako patroia da. Kontxako bi Bandera eskuratu ditu besteak beste.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere herriko taldeko harrobian sortu ondoren 2006 urtean Kontxako Bandera eskuratu zuen eta TKE Ligan bigarren egin zuen. 2008an Castro berriz nagusitu zen Kontxan eta baina patroi Iker Gimeno izan zuen. 2009an KAE Ligan ari zen Astillerora joan zen eta berarekin TKE Ligarako igoera lortzeaz gain Kantabriako txapelketa eskuratu zuen eta Espainiakoan brontzeko domina ere bai.

2012an Kaikuk fitxatu zuen eta urte honetan Kontxako Bandera berri bat, TKE Liga eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen besteak beste. 2013an Asier Zurinagarekin txandakatu zuen txopa, Asierrek Bandera nagusiak jokatu zituelarik Kaikuren beste urte bikain batean. 2014an aukera bila Portugaletera jo zuen eta 2015ean bere herriko klubaren garai txarrenean etxera itzuli zen eta KAE 2 Ligan gidatu zuen taldea. 2016an Kaikuk hartu zuen berriz eta denboraldiko hirugarren trainerua izan zen, postu horiek eskuratu baitzituen Kontxa, Espainiako eta Euskadiko txapelketak eta TKE Ligan.

2017an Deustuk fitxatu du.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Castro Urdiales 1993-2000
Zierbena 2001-2004
Castro Urdiales 2005-2008
Astillero 2009-2011
Kaiku 2012-2013
Portugalete 2014
Castreña 2015
Kaiku 2016
Deustu 2017

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]