Cristina Borboikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cristina Borboikoa
Infanta Cristina, Duchess of Palma de Mallorca.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1966ko ekainaren 13a (50 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Aita Joan Karlos I.a Espainiakoa
Ama Sofia Greziakoa
Ezkontidea(k) Iñaki Urdangarin
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Bourbon (Spain)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea estropadalaria
Jasotako sariak
Signature of Infanta Cristina, Duchess of Palma de Mallorca.svg

Cristina Borboikoa —jaiotzako izena: Cristina Federica Victoria Antonia de la Santísima Trinidad Borboi eta Greziakoa— (Madril, 1965eko ekainaren 13a - ) Espainiako infanta da, Joan Karlos I.a erregearen eta bere emazte Sofia Greziakoaren alaba delako. Errege Gorentasun (Alteza Real) titulua dagokio, eta 1997tik 2015era Palmako dukesa ere izan da.[1][2] Egun zazpigarrena da Espainiako tronurako oinordekotzan, bere neba Filipe printzearen, horren alaba Leonor eta Sofia infanten, bere ahizpa Elena infantaren eta azken horren bi seme-alaben atzetik.

1997ko urrian ezkondu zen, Bartzelonan, Iñaki Urdangarin eskubaloi jokalari olinpikoarekin. Ezkontza horretatik lau seme-alaba izan dituzte, tronurako oinordekotzan Cristina beraren atzetik daudenak jaiotzako hurrenkeran: Juan Valentín (1999an jaioa), Pablo Nicolás (2000), Miguel (2002) eta Irene (2005).

Politika zientzietan lizentziaduna da (1989) Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta New Yorken nazioarteko harremanei buruzko masterra egin zuen. Ondoren UNESCOn aritu zen praktikak egiten, Parisko egoitzan.

1992an Bartzelonan jarri zen bizitzen. 1993ko urrian La Caixan hasi zen lanean, hasieran erakusketa kulturalak antolatzen, eta geroago nazioarteko lankidetzako programen koordinatzaile. Lan horrez gain, Espainiako monarkiaren ordezkaritza lanak ere egin ohi ditu, estatu espainiarrean zein atzerrian.

2009an Bartzelona utzi eta Washingtonen jarri zen bizitzen, bere senar eta seme-alabekin, Urdangarinek Telefonican zuen lanpostua zela eta. 2011 amaieran, prentsan agertutako hainbat informazioren arabera, Urdangarin ustelkeria kasuetan sartuta egon da, berak zuzendutako Nóos enpresak emandako zerbitzu faltsuen bidez[3]. Horiekin aberastu izana leporatu zaio, eta 2012ko urtarrilaren 13an kaleratu zenez, Cristina infantaren aurkako salaketak ere bazeuden,[4][5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cristina Borboikoa Aldatu lotura Wikidatan