Cristina Castaño
| Cristina Castaño | |
|---|---|
(2024) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Кристина Кастаньо Гомес |
| Jaiotza | Vilalba, 1978ko urriaren 30a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania galiziera ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
Cristina Castaño Gómez (Villalba, Lugo, Galizia, 1978ko urriaren 30a) aktorea da. Ezaguna egin zen, batez ere, Al salir de clase (2000-2002) telesailean Lydia Celadaren papera egin zuenean. Zineman, telebistan eta antzerkian hainbat paper egin ditu, eta La que se avecina (2009-2016) telesailean eta Netflixen Toy Boy (2019-2022) telesailean parte hartu du bereziki.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cristina Castaño Villalban (Lugo) jaio zen eta Villagarcia de Arosan (Pontevedra) hazi zen. Hamar urte zituela, Santiago de Compostelako Antzoki Zaharrean Ana Diosdadoren Los ochenta son nuestros (euskaraz: Laurogeiak gureak dira) lana ikusi zuenean sortu zitzaion aktore izateko irrika. Hiri horretan egin zituen lehen ikasketak, San José de Cluny ikastetxean. 18 urterekin Madrilera joan zen Kazetaritza ikastera, baina laster utzi zuen karrera, antzezpen munduan buru-belarri jarduteko. Besteak beste, Juan Carlos Corazza eta Augusto Fernandes maisuekin trebatu zen.[1][2]
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cristina Castañok 1999. urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala, Las Manzanas del viernes antzezlanean debuta egin baitzuen, Concha Velasco aktore ospetsuarekin batera, Bilboko Ayala Antzokian. Telebistan, Galiziako Telebistako (TVG) Pratos combinados seriean egin zuen lehen paper nabarmena, 2000 eta 2001 artean Paula Barreiro pertsonaiaizan zen 29 ataletan. 2000. urtean, Telecincok emandako Al salir de clase telesailean parte hartzen hasi zen. Bere pertsonaia, Lydia Celada, hasiera batean bigarren mailakoa izateko pertsonaia pentsatu zuten, baina nagusietako bat bihurtu arte eboluzionatu zuen, eta telesailean jarraitu zuen 2002. urtean telesailari bukaera eman zitzaion arte. Bateraezintasunak zirela eta, Pratos combinados lana utzi zuen 2001. urteean, eta María Castrok ordeztu zuen, zeinarekin gero, Días azules (2006) filmean lan egin zuen.[3]
Al salir de clase telesailaren ostean, Cristinak bere karrera sendotzen jarraitu zuen, serie nazionaletan, filmetan eta antzerki-proiektuetan agerpenak eginez. 2001. urtean, musikan murgildu zen, besteak beste, Carlos Nuñez eta Lucia Gil artistekin lankidetzan, eta Espainia ordezkatu zuen Elvira Pradorekin batera Viña del Mar-eko Kantuaren Nazioarteko Jaialdian.[3]
2005. urtean, TVGra itzuli zen 4º sen ascensor seriearekin. 2006 eta 2008 urteen artean, Fama musikalean parte hartu zuen, Espainia osoan 600 emanaldi baino gehiago eginez, Herederos (2007-2008) telesailean parte hartzen zuen bitartean. 2008. urtean, El Comisario telesaileko protagonistetatko bat izan zen, Sara Ruiz auzitegiko medikua izan zen.
Sari nazionala 2009. urtean jaso zuen, Judith Becker pertsonaiarekin, Telecincoko La que se avecina telesailean egindako paperarekin. Denboraldi horretan, telebistako beste ekoizpen batzuetan ere parte hartu zuen, hala nola Frágiles (2013) eta El club de la comedia bakarrizketa-saioan, non 2011 eta 2015 urteen artean jardun zuen. 2016. urteko maiatzean, 90 atal baino gehiagoren ostean, La que se avecina telesaila utziko zuela iragarri zuen, beste proiektu batzuetan jarduteko.[4]
2015. urtean, Jaime Azpilikuetak zuzendutako Cabaret musikalean paper nagusia hartu zuen, Sally Bowles. Madrilgo Rialto Antzokian aurkeztu zuten ekoizpena, eta 2016. urtera arte egon zen kartelean, eta bira nazionala egin zuen. Antzezlanak 9 sari jaso zituen Teatro Musical Sarietan, Castañorentzat Emakumezko Aktore Berri Onenarena barne.[5]
2019. urtean, Toy Boy telesaileko protagonista izan zen Antena 3 katean, eta Macarena Medina de Solísen pertsonaia antzeztu zuen, Netflixen eman zenean, nazioarteko ikusgarritasuna eman zion papera. Telesailak bigarren denboraldi baterako berritu zuen 2022. urtean.[6]
2024. urtean, Movistar Plus+-eko Rapa telesaileko aktoreekin bat egin zuen, Inma Tamoga, bahitutako neska gazte baten ama, interpretatu zuen, rol dramatiko sakonagoetaranzko erregistro aldaketa bat markatu zuena. Goya sarien galan, Espainiako ikus-entzunezko industrian emakumeen ahalduntzearen eta genero-berdintasunaren alde egindako diskurtsoarengatik nabarmendu zen.[7][8]
2024. urteko ekainaren 14an, Vatikano Hirian Frantzisko Aita Santuarekin izandako topaketa batera gonbidatutako 107 umoristetatik 4 espainiar umoristetako bat izan zen.[9]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cristina Castaño Pepe Domingo Castaño irrati esatari eta telebista aurkezlearen iloba da. Lau haurride ditu, horietako bat Nacho Castaño aktorea.[10]
Haurtzaroan jasandako edo eskola jazarpenari (bullying) buruz hitz egin du publikoki, babesa bilatzearen garrantzia azpimarratuz. Ezaguna da, era berean, emakumeen ahalduntzearekin eta entretenimenduaren industriako gehiegikerien salaketarekin duen konpromisoarengatik.[11]
2025eko maiatzean, ama izango zela iragarri zuen 2025eko abuztuaren 24an, Leon izeneko semea jaio zen.[12][13][14][15][16][17][18][19]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005: Emakumezko Aktore Onenaren Mestre Mateo Sarietarako izendatu zuten, 4º sen ascensor lanarekin.
- 2007: Emakumezko aktore onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Cans-eko IV. Zinemaldian, Sen chumbo film laburrean egindako lanarengatik.
- 2012: I. Zapping Magazine Sarietan Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onenaren izendapena jaso zuen La que se avecina telesailean egindako lanarengatik.[20]
- 2014: III Zapping Magazine Sarietan Bigarren Emakumezko Aktore Onenaren saria jaso zuen La que se avecina telesaileko lanarengatik.
- 2015:
- 2016:
- Emakumezko Aktore Berri Onena Musika Antzerkiaren IX. Sarietan, Cabaret lanarekin[23]
- Zilarrezko Fotogrametan Antzerki Aktore Onenaren izendapena jaso zuen Cabaret lanarengatik.
- 2017: Pilar de la Horadadan egin zen Cortopilar Film Laburren Jaialdian Ohorezko Pilar Saria jaso zuen, bere ibilbide artistiko osoaren aitortza gisa.
- 2018: Emakumezko aktore onenaren Aquí Telebista Sari Nazionalaren II. edizioko irabazlea, Cuerpo de élite telesailean egindako lanarengatik.
- 2019: OUFF Televisión saria Ourenseko Nazioarteko Zinemaldian (OUFF), bere ibilbide profesionalaren aitorpen gisa.[24]
- 2021: Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Feroz sarirako izendatu zuten, serie batean, Toy Boy lanarekin.[25]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia | Zuzendaria |
|---|---|---|---|
| 1987 | Divinas palabras | - | José Luis García Sánchez |
| 2004 | XXL | Rubia | Julio Sánchez Valdés |
| 2006 | Días azules | Elena | Miguel Santesmases |
| 2007 | La playa roja | - | Fernando Díaz |
| El secreto de la abuela | - | Belén Anguas | |
| 2016 | Nacida para ganar | María Dolores | Vicente Villanueva |
| Angry Birds: la película (bikoizketa) | Matilda (gaztelaniazko ahotsa) | Clay Kaytis | |
| La madriguera | Rosa Maicas | Kurro González | |
| 2017 | Proyecto tiempo | Telebista aurkezlea | Isabel Coixet |
| 2018 | Sin rodeos | Vanessa | Santiago Segura |
| Hotel Transylvania 3: Summer Vacation (bikoizketa) | Ericka Van Helsing kapitaina (gaztelaniazko ahotsa) | Genndy Tartakovsky | |
| 2019 | Bajo el mismo techo | Arancha | Juana Macías |
| Lo dejo cuando quiera | Isa | Carlos Therón | |
| 2022 | Caribe: todo incluido | Elena | Miguel García de la Calera |
| 13 exorcismos | Asunción | Jacobo Martínez | |
| Matrimillas | Milán | Sebastián De Caro |
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia | Zuzendaria |
|---|---|---|---|
| 2000 | Amores que matan | Kalean elkarrizketatuaEntrevistada en la calle | Icíar Bollaín |
| Alzheimer | - | Álex Sampayo | |
| 2003 | Lengua de gato | - | Guillermo Florence |
| 2006 | Sin plomo | Mónica | Jorge Saavedra |
| 2008 | En el apartamento | Paula | Mario San Emeterio |
| 2013 | The Other Side | ama | Conrad Mess |
| 2014 | La trampa estesia | Sara | Eduardo Chapero-Jackson |
| 2016 | Vida | - | Manuel Garrido y Rubén Riós |
| 2017 | Le chat doré | biolin jotzailea | Nata Moreno |
| 2019 | Mejor actriz | Diva 2 | Sadrak Zmork |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia | Katea | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| 1999 | Compañeros | Extra | Antena 3 | Kapitulu 1 |
| 2000-2001 | Pratos combinados | Paula Barreiro | TVG | 29 kapitulu |
| 2000-2002 | Al salir de clase | Lydia Celada | Telecinco | 318 kapitulu |
| 2002 | El comisario | Alexia | Kapitulu 1 | |
| 2005 | 4º sen ascensor | Lucía | TVG | 33 kapitulu |
| 7 vidas | Nuria | Telecinco | Kapitulu 1 | |
| 2005-2006 | Hospital Central | Susana / Virginia | 2 kapitulu | |
| 2006 | Con dos tacones | Cristina | La 1 | 3 kapitulu |
| 2007-2008 | Herederos | Rocío Urquijo | 13 kapitulu | |
| 2008 | El comisario | Sara Ruiz | Telecinco | 10 kapitulu |
| 2009-2016 | La que se avecina | Judith Becker Hernández | 96 kapitulu | |
| 2013 | Frágiles | Miriam | Kapitulu 1 | |
| 2017 | El final del camino | Konstantza Borgoñakoa | La 1 | 6 kapitulu |
| 2018 | Cuerpo de élite | Elena Rodríguez Neira | Antena 3 | 13 kapitulu |
| 2019; 2021 | Toy Boy | Macarena Medina de Solís | Antena 3 / Atresplayer | 21 kapitulu |
| 2021 | The Mallorca Files | Domenica Castaña | BBC One | Kapitulu 1 |
| 2024 | Na Gloria | Pati | TVG | 15 kapitulu |
| Rapa | Inma Támoga | Movistar Plus+ | 6 kapitulu | |
| 2025 | Lume | Lucía Salceda Pereira | TVG / RTP / HBO Max | ? kapitulu |
Antzerkia eta musikalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1999-2000 | Las manzanas del viernes | Orosiaren alaba | Bilboko Ayala Antzokian debuta, Concha Velascoren ondoan |
| 2002 | Fashion Feeling Music | Cristina | Moda munduan girotutako komedia musikala |
| 2006-2008 | Fama | Señorita Bell | 600 emanalditik gora Espainian zehar |
| 2011 | Tartufo | Mariana | Molière frantziar antzerkigilearen lanaren bertsio garaikidea |
| 2013 | La llamada | Milagros | Javier Calvo eta Javier Ambrossiren musikaleko partehartzailea |
| 2014-2015 | El lenguaje de tus ojos | Bartzelonako printzesa | Pablo Messiezek zuzendutako drama erromatikoa |
| 2015-2017 | Cabaret | Sally Bowles | Madrilgo Rialto antzokian aurkeztutako Jaime Azpilikuetaren moldaketaren protagonista. Antzerki musikalen sarietan Emakumezko Aktore Berri Onenaren saria irabazi zuen. |
| 2018-2019 | ¿Quién es el Sr. Schmitt? | Carnero andrea | Sergio Peris-Menchetak zuzendutako komedia beltza, Javier Gutiérrezen ondoan. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ficha biográfica. .
- ↑ de Dios, Marisa. (15 de septiembre de 2024). Cristina Castaño, de visitar al Papa a 'Rapa': "Para mí tenía un sentido especial estar en esta serie". .
- ↑ a b Yuste, María. (22 de noviembre de 2022). Qué fue de Cristina Castaño, la psicóloga pelirroja, moderna e independiente de 'La que se avecina'. .
- ↑ Cristina Castaño deja La que se avecina. 6 de mayo de 2016.
- ↑ Cristina Castaño triunfa en el teatro con 'Cabaret'. 15 de octubre de 2015.
- ↑ Cordero, Gonzalo. (25 de febrero de 2022). Jesús Mosquera y el final de 'Toy Boy 2': "Hugo siente que es un veneno". .
- ↑ Gallardo, Francisco Andrés. (7 de septiembre de 2024). Javier Cámara y el 'despido' de Cristina Castaño en la serie 'Rapa'. .
- ↑ Cristina Castaño en los Goya 2024: "Es hora de cambiar el panorama audiovisual". .
- ↑ Pope Francis to meet prominent comedians in the Vatican. .
- ↑ Lakunza, Rosana. (30 de abril de 2022). Diez cosas que (igual) no sabías de Cristina Castaño. .
- ↑ Cristina Castaño se emociona recordando cómo venció al acoso escolar. 3 de mayo de 2024.
- ↑ «Cristina Castaño revoluciona 'La Revuelta' al desvelar su embarazo y deja a Broncano sin palabras» ¡HOLA! 2025-05-20.
- ↑ País, El. (2025-05-21). «La actriz Cristina Castaño desvela su primer embarazo a los 46 años en ‘La revuelta’: “Me extraña que no me digas nada”» El País.
- ↑ «Cristina Castaño anuncia en La Revuelta que está embarazada a sus 46 años» ELMUNDO 2025-05-21.
- ↑ «Cristina Castaño confirma en 'La Revuelta' que está embarazada» okdiario.com 2025-05-21.
- ↑ País, El. (2025-08-25). «La actriz Cristina Castaño, madre de su primer hijo: León» El País.
- ↑ Gtres. (2025-08-25). «Cristina Castaño, madre de su primer hijo, Leo, a los 46 años» ELMUNDO.
- ↑ «Cristina Castaño se convierte en madre por primera vez a los 46 años y da la bienvenida así a su bebé» Diario ABC 2025-08-25.
- ↑ Peleteiro, Marta Rodríguez. (2025-08-25). «Cristina Castaño, madre de su primer hijo a los 47 años: este es el nombre escogido» Diario AS.
- ↑ Nominaciones I Zapping Awards 2012. .
- ↑ Nominaciones IV Zapping Awards 2015. .
- ↑ Teatro Bodevil celebra la I Edición de los Premios al Mundo del Espectáculo 2015. .
- ↑ Listado de finalistas a los Premios del Teatro Musical 2016. .
- ↑ Cristina Castaño, premio OUFF Televisión. .
- ↑ Premios Feroz 2021: Nominados y ganadores. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cristina Castaño Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)