Cristina Iglesias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cristina Iglesias
Bizitza
Jaiotza 1956ko azaroaren 8a (63 urte), 1956ko azaroaren 8a (63 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (63 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Juan Muñoz Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
(1976 - 1978)
Chelsea College of Art and Design Itzuli
(1980 -
Pratt Institute Itzuli
(1988 -
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak artista, eskultorea eta irakaslea
Lan nabarmenak Laurel Leaves-Moskenes Itzuli
Jasotako sariak
cristinaiglesias.com/

Cristina Iglesias Gisasola (Donostia, Gipuzkoa, 1956ko azaroaren 8a) gipuzkoar eskultorea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika ikasketak egin ondoren, artegintzara bideratu zuen bere jarduna. Bartzelonan Marrazkigintza eta Zeramika ikasi ondoren, Londresera joan zen 1980an Chelsea School of Art ikastegian bere prestakuntza osatzera, eta hantxe egin zituen bere lehen erakusketak. Nazioarteko izena 1993an heldu zitzaion, Veneziako Bi Urtekoan parte hartu ondoren.

Azken urteotan Torrelodonesen (Madril) bizi da, eta bertan lan egiten du. Maiz erakutsi du bere lana mundu osoko museo eta erakustaretoetan. 1997 eta 1999 urteen artean, New Yorkeko Guggenheim, Chicagoko The Renaissance Society, Madrilgo Reina Sofía eta Bilboko Guggenheimen aurkeztu du bere lana, besteak beste. New York eta Bilboko Guggenheim Museoetan eskaini zitzaizkion erakusketak atzera begirakoak izan ziren; Bilboko Guggenheimen ere baditu lanak bilduma iraunkorrean. 1999an Berlingo Art Forum azokan aurkeztu zituen bere lanak, eta urte berean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen. Eskulturako irakaslea izan da lau urtez Municheko Arte Visualen Akademian.

Iglesiasek eskulturaren irakurketa poetikoa egiten du. 80. hamarkadaren bukaeran erabiltzen zituen materialetatik (burdina, egurra, larrua eta beira) garapen bat nabari da bere lanean hurrengo hamarkadan. Azkeneko obretan, argazkilaritza darabil oinarri bezala, eta eskultura arkitekturarekin lotua ulertzen du. Arco Madrilgo Arte Garaikide Azokan ere ia urtero egon ohi da bere lana ikusgai, eta 2001. urtean hiru erakusketa berri garrantzitsu ditu: Nimesko Arte Garaikidearen Museoan, Chicagoko Donald Young eta Municheko Lehnbachhaus erakustokietan. 1999. urtean, bestalde, Espainiako Kultura Ministerioak Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zion, Pablo Palazuelo artistarekin banatua, bere "erabateko sormena eta etorkizun ikaragarria" goraipatuz.

Sariak eta merezimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. , . Noiz kontsultatua: 1999.12.13.
  2. (Gaztelaniaz) , . Noiz kontsultatua: 2015.12.29.
  3. , . Noiz kontsultatua: 2016.01.20.