Azafrai

Crocus sativus» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azafrai
Saffran crocus sativus moist.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaIridaceae
GeneroaCrocus
Espeziea Crocus sativus

Azafraia (Crocus sativus) iridazeoen familiako landare belarkara da, hosto estuak eta lore morexkak ditu. Jatorriz ekialdekoa da, baina antzinatik landatu da Europan. Landare honetatik ateratzen da azafrai izeneko espezia, sukaldaritzan oso aintzat hartua.

Espezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azafraia lehortzen

Azafraia landare honen loreen estigmetatik lortzen den espezia da. Kolorea emateko zein zaporea emateko erabiltzen da sukaldaritzan, eta munduko espezien artetik garestienetakoa da. Grezian eta Asiako hego-mendebaldean du jatorria, eta lehen aldiz Grezian hazi zuten landarea espezia ateratzeko asmoz.

Loreak eskuz biltzen dira, hiru besoko estigmak kontu handiz kenduta. Benetako azafraiaren estigmak kolore gorri ilunekoak izan ohi dira, eta ertz hits eta kizkurtuak dituzte. 200.000 bat estigma behar dira kilo bat azafrai osatzeko.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azafraia oso erabilia da arrozak (adibidez, paella), haragiak eta arrainak prestatzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azafrai
  Horiak  
Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse Beixa
           
Azafrai kolorea Okrea Ziapea Arto kolorea Krema Limoi kolorea