Edukira joan

Cromdaleko gudua

Koordenatuak: 57°19′54″N 3°29′21″W / 57.3317°N 3.4892°W / 57.3317; -3.4892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cromdaleko gudua
"Piper's Stone" - Cromdale
Data1690ko apirilaren 30 - maiatzaren 1
LekuaCromdale, Eskozia Eskozia
Koordenatuak57°19′54″N 3°29′21″W / 57.3317°N 3.4892°W / 57.3317; -3.4892
EmaitzaGobernuaren garaipena
Gudulariak
Erresuma Batua Gilen III.aren aldekoak Eskozia Jakobitak
Buruzagiak
Erresuma Batua Thomas Livingstone
Ludovick Grant
Eskozia Thomas Buchan
John Cameron
Indarra
2.000 800
Galerak
100 hildako inguru 400 hildako

Cromdaleko gudua 1690eko apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean gertatu zen Cromdaleko belardietan (Haughs of Cromdale). Gudua 1689ko matxinada jakobitarraren parte izan zen. Kokalekua Cromdale herrixkatik gertu dago, Strathspeyko lurraldean, historikoki Inverness-shire konderrian. Gudu zelaia Eskoziako Gudu Zelai Historikoen Inbentarioan sartu da, eta Eskozia Historikoa agentziak babestu zuen 2009ko Eskoziako Ingurumen Historikoaren Politikaren barruan.[1]

1689an Dunkeldeko guduan porrota jaso ondoren, Lur Garaietako klanak beren etxeetara itzuli ziren gogo apalez. Sir Ewen Cameronek bere gain hartu zuen armadaren hondakinen gaineko kontrola. Sir Ewen eta gainerako Jakobitarren buruzagiak kexu agertu zitzaizkion Jakue II.a erregeari, Eskozian zuen laguntzaren egoera eskasagatik eta laguntza bidali behar zielako. Jakuek Irlandako inbasio mehatxatu bati aurre egiteko prestaketez arduratzen ari zen. Eskozian zituen jarraitzaileei laguntzeko, Jakuek arropa, armak, munizioa eta hornigaiak bidali zituen. Irlandatik Lochaberrera zenbait ofizial bidali zituen, eta haien artean zegoen Thomas Buchan jenerala, Jakuek Eskoziako jakobitar gudarosteen buru izendatu zuena.[2]

Buchan iritsi zenean, Keppochen bildu ziren buruzagiak eta ofizial nagusiak, ekintza-plan bat eratzeko. Klan batzuek gobernuari men egitea proposatzen zuten bitartean, Sir Ewenek uko egin zion proposamen horri. Batzarrak, aho batez, gerrari eustea erabaki zuen, baina ez udaberriko segaldia amaitu arte. Klanen segizio orokorra atzeratu egin zen. Bitartean, mila eta berrehun infanteriako destakamendu bat jarri behar zen Buchanen esku, etsaien egoitzak ahultzeko Behe Lurraldeetako mugetan.[3]

Buchan jeneralak Badenochen aurreratu zituen bere gizonak, Speysiden barrena Gordongo dukearen herrialdera joateko asmoz, non indar gehiago biltzea espero baitzuen. Desertzioen ondorioz Buchanen indarra 800 gizonera murriztu zen. Bere ofizial eskoziarren aholkuei jaramonik egin gabe, Culnakill (egungo Coulnakyle , Nethybridgetik hurbil) igaro ez zedin, Buchan Speytik jaitsi zen Cromdaleraino, non apirileko azken egunean kanpatu baitzuen, bertako ofizialek emandako aholkuen kontra, kanpatzearen arriskuez ohartarazi baitzuten. Buchanek Freuchie gazteluaren aurrean kanpatzea erabaki zuen, halako indar erakustaldiarekin Grant klanaren babesa lortuko zuelakoan.

Cromdalen gudua hasi zen, gaur egun Grantown-on-Spey hiritik gertu, Buchan Sir Thomas Livingstoneren Invernesseko goarnizioko unitateekin topo egitean. Azken honek bertako Grant klaneko gidariekin batera zihoan. Livingstone bere gizonekin hurbildu zenean, Spey ibaiaren beste aldean, Jakobitarren indarrak atzera egiten hasi ziren. Livingstonen zalditeriak ibaia zeharkatu eta Jakobitak geldiarazi zituen, Cromdaleko muinoaren oinean azken defentsa eginik. Hala ere, laino lodi bat jaitsi zen mendi aldetik, Jakobitarrak inguratu zituena, Livingstone jazarpenari uko egitera behartuz. Informazioen arabera, 400 gizon hil eta preso hartu zituzten. Livingstoneren galeren berri ez zuten eman.

Ehun gizon inguruko talde batek, Jakobiten indar nagusitik bereiziak, Spey ibaia zeharkatu zuen hurrengo egunean. Livingstonen gizonetako batzuek jazarri ondoren, Granixen, Aviemoretik gertu, harrapatu eta sakabanatu zituzten, eta haietako batzuk hil egin zituzten. Loch an Eileingo gazteluaz jabetzen saiatu ziren, baina jabeak eta maizterrek eraso egin zieten.[3]

Cromdaleko porrotak 1689ko matxinada jakobitarrari amaiera eman zion. Gudua "The Haughs of Cromdale" baladan ospatzen da. Abestiak Cromdale-ko guduan jasotako Jakobiten porrota nahasten du James Grahamekin, Montroseko 1. markesa, Auldearneko guduan Parlamenatien aurka 45 urte lehenago lortutako garaipenarekin. Montrose parlamentariek exekutatu zuten 1650ean, eta Oliver Cromwell 1658an hil zen. Hoggek bere lizentzia artistikoa "aurkitu nahi den eskoziar kantuaren egiaren alerik txarrena" bezala deskribatu zuen, eta pentsatu zuen jasotako abestia jatorriz bi balada ezberdin zirela, geroago Jakobitarren propaganda egiteko batu zirenak:[4]

Amaierako bertsoak hala dio:

« The loyal Stewarts, with Montrose,
So boldly set upon their foes,
And brought them down with Highland blows,
Upon the Haughs of Cromdale.
Of twenty thousand, Cromwell's men,
Five hundred fled to Aberdeen,
The rest of them lie on the plain,
Upon the Haughs of Cromdale.
»
Stewartek, leial, Montrosekin,

Ausart etsaien kontra jo zuten,
Highlandetarren kolpeek behera bota zituzten,
Cromdaleko belardietan.

Hogei mila Cromwellen gizonetatik,
Bostehun Aberdeenera ihes egin,
Gainerako guztiak lurrean datza,
Cromdaleko belardietan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Historic Scotland, Web team, Communications & Media. (2007-08-06). «Historic Scotland - Looking after our heritage - Battlefields under consideration for the Inventory» www.historic-scotland.gov.uk (kontsulta data: 2025-08-28).
  2. Weir, J. L.. (1936-04-04). «‘Memoirs of the Lord Viscount Dundee’: A bibliographical note» Notes and Queries CLXX (apr04): 243–244.  doi:10.1093/nq/clxx.apr04.243. ISSN 1471-6941. (kontsulta data: 2025-08-28).
  3. a b Jackson, Andrew. (2024). The Jacobite Rebellions of the British Isles. Pen and Sword History.
  4. Mackenzie, Niall. (2005-09-01). «Review: The Jacobite Relics of Scotland: Being the Songs, Airs, and Legends of the Adherents of the House of Stuart (Second Series)» The Review of English Studies 56 (226): 679–681.  doi:10.1093/res/hgi095. ISSN 1471-6968. (kontsulta data: 2025-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]