Crotalaria cunninghamii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crotalaria cunninghamii
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaCrotalarieae
GeneroaCrotalaria
Espeziea Crotalaria cunninghamii

Crotalaria cunninghamii edo Kolibri lore berdea, jatorriz Australiakoa den landare lekaduna da[1]. XIX. mendeko Allan Cunningham botanikariaren izena darama[2]. Australia barnealdean iparraldeko duna hareatsuak kolonizatzen ditu eta erle handiek eta hegazti eztijaleek polinizatzen dute[3].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 eta 3 metro arteko altuera hartzen duen zuhaixka da. Adarrak iletsuak dira eta hostoak berdeak dira, 30 mm inguruko luzera dutenak. Landarearen ezaugarri aipagarriena lore berde-horixka bereziak dira, hostoak baino handiagoak. Marra beltz finez apaindurik daude eta kolibri baten itxura hartzen dute. Lorearen pezioloak kolibriaren mokoa iradokitzen du[1].

Haziak lekatan gordetzen dira eta leka hauek 50 mm-ko luzera izaten dute.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crotalaria cunninghamii-ren erabilera nagusia lorategietako apaingarri gisa da gaur egun, dituen lore bitxiak direla eta. Landarea eremu bero eta lehorretan landatzen da. Drenaia ona duten lurzoruak behar ditu eta eguzkiztapen handia ere bai[4]. Hazien bidez ugaltzen da, baita aldaxka bidez ere[5].

Australiako aborigenek beste hainbat erabilera ere eman izan dizkiote landareari. Alde batetik sendabelar gisa erabiltzen zute; izerdi landuarekin begietako infekzioak tratatzen zituzten. Bestalde landarearen zuntz gogorrak sokak, arrantzarako sareak, sandaliak eta mihiseak egiteko erabiltzen zituzten[6].

Azkenik, landare lekaduna izanik sinbiosi harremanak eratzen ditu bakterioekin eta nekazaritzan erabili izan da lurzoruak nitrogenatzeko[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Crotalaria cunninghamii» anpsa.org.au (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  2. «Allan Cunningham (1791 - 1839) - Pacsoa» www.pacsoa.org.au (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  3. (Ingelesez) «Did This Plant Evolve to Look Like a Bunch of Hummingbirds?» Audubon 2019-07-18 (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  4. Holland, A.E.. (2002). A Review of Crotalaria L. (Fabaceae: Crotalarieae) in Australia.. Austrobaileya, vol. 6, no. 2, 293–324 or..
  5. sarmiento, Lurdes. (2020-08-07). «Crotalaria cunninghamii: Lore oso bitxiak dituen landarea» Jardineria On (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  6. a b Ken Fern. (2019). Tropical Plants Database. tropical.theferns.info <tropical.theferns.info/viewtropical.php?id=Crotalaria+cunninghamii>.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]