Crozet uharteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Crozet uharteak
Vagues et manchots à l'assaut de la plage.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Q1781665 Itzuli
Garaiera 1.050 m
Azalera 352 km²
25.578.400 ha
Geografia
Crozet Map.png
Koordenatuak 46° 23′ 20″ S, 51° 42′ 19″ E / 46.388979°S,51.7053°E / -46.388979; 51.7053Koordenatuak: 46° 23′ 20″ S, 51° 42′ 19″ E / 46.388979°S,51.7053°E / -46.388979; 51.7053
Honen parte da French Southern and Antarctic Lands nature reserve Itzuli
Herrialdea Frantzia
Lurraldea Frantziaren lurralde austral eta antartikoak
Ur-gorputza Indiako Ozeanoa
Leku geografikoa Indiako Ozeanoa

Crozet uharteak (frantsesez eta ofizialki Archipel Crozet) Indiako ozeanoaren hegoaldean dagoen uhartedia da. Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitzak eta uhartetxoak kontuan hartu gabe, sei uharte nagusi (horietako bi uhartediak) daude ekialdetik mendebaldera:

Izena Azalera Mendirik altuena Kokapena
Mendebaldeko multzoa
Île aux Cochons 67 km² Richard-Foy mendia (770 m.) 46° 06′ S, 50° 14′ E / 46.100°S,50.233°E / -46.100; 50.233 (Île aux Cochons)
Île des Pingouins 3 km² Manchots mendia (340 m.) 46° 25′ S, 50° 24′ E / 46.417°S,50.400°E / -46.417; 50.400 (Île des Pingouins)
Îlots des Apôtres(1) 2 km² Pierre mendia (289 m.) 45° 57′ S, 50° 25′ E / 45.950°S,50.417°E / -45.950; 50.417 (Îlots des Apôtres)
Ekialdeko multzoa
Île de la Possession 150 km² Mascarin haitza (934 m.) 46° 24′ S, 51° 46′ E / 46.400°S,51.767°E / -46.400; 51.767 (Île de la Possession)
Île de l'Est 130 km² Marion-Dufresne mendia (1.050 m.) 46° 25′ S, 52° 12′ E / 46.417°S,52.200°E / -46.417; 52.200 (Île de l'Est)
Crozet uharteak 352 km² Marion-Dufresne mendia (1.050 m.) 45°57' - 46°29'S
50°10' - 52°19'E

(1)Oharra: Uharte nagusi bi (Grand Île eta Petite Île) eta 20 haitz inguruk osatua.

Crozet uharteek ez dute biztanlerik, Alfred Fauren, 1963tik aurrera Île de la Possessiongo ekialdeko zatian dagoen ikerketa zentroan, daudenak baino. La Grande Manchotière eta La Petite Manchotière zentroak ere eratuak izanak ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartediak, Adélie Lurraldea, Kerguelen uharteak, Amsterdam uhartea eta Saint-Paul uhartearekin batera, Frantziaren lurralde austral eta antartikoak osatzen ditu.

Marc-Joseph Marion du Fresne, frantziar esploratzaileak, 1772ko urtarrilaren 24an, Île de la Possession aurkitu eta Frantziarako aldarrikatu zuen uhartediaren jabetza. Izena bere bigarren ofiziala zen Jules Crozeterena jarri zion (berak jadanik Marion uhartea aurkitua zuelako). XVIII. mendean, itsas txakur ehiztariek eta, XIX. mendean, Massachusettseko baleazaleek erabili zituzten.

Frantziak Madagaskarretik gobernatu zuen uhartedia, 1955ean Frantziaren lurralde austral eta antartikoak departamenduaren zati bihurtu arte. 1938an, Crozet uharteak erreserba naturala bihurtu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]