Habia hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crucibulum laeve» orritik birbideratua)
Habia horia
Crucibulum laeve - Vieux-Sautour2.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCrucibulum
Espeziea Crucibulum laeve
Kambly, 1936

Habia horia edo Kabia horia (Crucibulum laeve) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jan liteke, baina ez du sukaldaritzarako interesik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Bereiz daitezkeen bi geruzaz osatua. 5 eta 10 mm-ko altuera eta 6 mm-ko diametrokoa. Hasieran subglobosoa, ondoren zilindrikoa, arragoa edo kopa itxuran. Gaztetan operkulu zuri edo horia eta ertza hori-lasto bizi kolorekoa; zahartzean operkulua desagertu egiten da, eta barruan habia baten arrautza txiki-txikien antzeko peridioloak ikusteko aukera ematen du (8-10 Peridiolo), zuriak edo krema-horixkak. Peridioloak Karpoforoaren barruan garatzen dira, eta denbora batez likido gelatinakara baten barruan egoten dira.[2]

Etimologia: Laeve epitetoa latinetik dator, leuna esan nahi duen "laevis" hitzetik. Barne-gainazal leunagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste genero bateko Cyathus striatus, delakoaren antzekoa da, kolore arre ilunekoa, tomentosoa bere kanpoaldean eta barrualde distiratsua, grisa da eta oso ildaskatua. Cyathus olla ere, antzekoa da, bakarrik edo talde txikitan eta lurrean ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenaren amaieran, egur usteletan, bereziki koniferoetan, baita txirloratan eta usteltzen ari den lastotan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoko basoetan.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 681 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 514 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 635 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 300 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]