Crypto.com Arena

Koordenatuak: 34°02′35″N 118°16′02″W / 34.043055555556°N 118.26722222222°W / 34.043055555556; -118.26722222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Crypto.com Arena
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
Charte city Los Angeles
Koordenatuak34°02′35″N 118°16′02″W / 34.043055555556°N 118.26722222222°W / 34.043055555556; -118.26722222222
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1999ko urriaren 17a
JabeaAnschutz Entertainment Group (en) Itzuli
KudeatzaileaAnschutz Entertainment Group
Izenaren jatorriaCrypto.com (en) Itzuli
KirolaIzotz hockeya
saskibaloia
ErabiltzaileaLos Angeles Clippers
Los Angeles Lakers
Los Angeles Sparks (en) Itzuli
Los Angeles Kings
Edukiera19.060
Arkitektura
ArkitektoaNBBJ (en) Itzuli
EraikitzaileaPCL Construction (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Crypto.com Arena (2021eko abendura arte Staples Center deitua) Kaliforniako Los Angeles hirian dagoen esparrua da, non kirol ekintzak eta ikuskizunak aurkezten dira. Luxuzko gune berri-berria da eta mundu osoan ezaguna da. Figueroa Avenue ibilbidean kokatuta dago.

Los Angeles Lakers, Los Angeles Clippers, Los Angeles Kings eta Los Angeles Sparks taldeen jokalekua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

375.000.000$ inguruko inbertsioa egin eta gero, 1999ko urrian inauguratu zen eta berehala mundu guztian famatua egin zen. Izan ere, bitan irabazi zuen Urteko Arena titulua. Urtean zehar, 250 ikuskizun jasotzen ditu eta 20.000 lagun sartzen dira hemen.

Kirol ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol ekintzei dagokionez, hockey (Los Angeles Kings) eta saskibaloiko (Los Angeles Clippers, Los Angeles Lakers eta Los Angeles Sparks) taldeek astero jokatzen dute hemen eta, beraz, astero gunea egokitu behar da.

Ikuskizunak eta zeremoniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grammyak hemen ospatzen dira eta izugarrizko ikuskizunak daude. Orain dela 6 urte, Michael Jacksonen hileta barruan egin zen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]