Cthulhu (rol-jokoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cthulhu (rol-jokoa)
Jatorria
Egilea(k)Sandy Petersen
Argitaratze-data1981
IzenburuaCall of Cthulhu
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaChaosium (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaLovecraftian horror (en) Itzuli, horror fiction (en) Itzuli eta tabletop role-playing game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakcopyrightduna
Kokapena
BildumaThe Finnish Museum of Games collection of TTRPGs (en) Itzuli
Ekoizpena
DiseinatzaileaSandy Petersen
Fikzioa
Erabiltzen duten-sided die (en) Itzuli, four-sided die (en) Itzuli, six-sided die (en) Itzuli, eight-sided die (en) Itzuli, twelve-sided die (en) Itzuli eta twenty-sided die (en) Itzuli
chaosium.com…

Cthulhuren deia (ingelesez: Call of Cthulhu) 1920ko hamarkadan eta, batez ere, Howard Phillips Lovecraft idazle estatubatuarrak hasitako Cthulhu Mythos fikziozko unibertsoan girotutako beldurrezko RPG (Role Play Game) bat da, 1926 urtean idatzia.

H.P. Lovecraften unibertsoan, mundua guk ezagutzen dugun bezalakoa da, baina guk ez dakigun misterioak daude iluntasunean ezkutatuta, hauek Cthulhu eta beste izaki higuingarriak osatzen dute hiru mailetan sailkatuak: "primigenio"ak, "jainko arketipiko"ak eta "behe-mailako" izakiak. Guzti horiek mundua suntsitzeko gura daukate edo gizakia esklabo bihurtzeko asmoa, gehienak espaziotik kanpo datoz eta lurrera heldu ziren gizakia sortu baino lehen.

Lovecraft idazlearen zirriborroa.

Haien botereak erabiltzen dituzte euren desioak lortzeko, gizakiak jostailu bezala erabiliz eta askotan, hauek guztiz zoratuta uzten dituztela.

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoan jokalariek ikertzaile esanguratsuen azalean sartzen dira eta norbaitek agindutako misioan sartzen dira buru belarri. Hasieran gauzek nahiko normalak dirudite: norbaiten desagerpena, hilketa misteriotsu bat edo ikerketa interesgarri bat lurraren erdialdean, baina, abentura pasa ahala gauza gero eta arraroagoak gertatzen dira, eta ikertzaileek imajinatu ezin duten unibertso kaotiko eta beldurgarrian sartzen dira; orduantxe gakoa ez da misterioa ebaztea, bizirautea baizik.

Jokatzeko gauza gutxi behar dira, alde batetik, DMak (Dungeon Master-ak, alegia) jokoaren arauak jakin behar dira eta istorio interesgarria sortu haren jokalariak bertan ekiteko. Jokalariek bestalde, dadoak eta pertsonai orria behar dute soilik. Pertsonaiaren sorketa nahiko erraza da, atributu bakoitzeko dadoak botatzen dituzu bere indarra, azkartasuna edo karisma lortzeko, gero haren lanbidea aukeratu (ikerlaria, medikua, polizia....) eta azkenik bere gaitasunak definitu, zein erraztasun edo zailtasun dituen jakiteko.

Jokoa BRP (Basic Role Playing) sisteman oinarritzen da ehun aldeko dadoak erabiliz pertsonaien ekintzak zehaztu. Ekintza guztiak ezintasun “aldatzaile” bat daukate (mod deiturikoak) eta ekintza hori lortzeko jokalariak zenbaki hori edo gutxiago lortu behar du ehuneko dadoan, bestela porrot egiten du dagokion ondorioekin; adibidez: Jack Mc Kardiggan pertsonaia auto bat gidatzeko tirada egin nahi du, horretarako bere gidatzeko ahalmena bilatzen du (demagun %30 bat duela ez duelako esperientzia handirik), beraz, jokalariak 30 bat edo gutxiago atera beharko du autoa gidatzeko ezer gertatu barik, bestela istripu bat eduki dezake.

Joku erraz eta nahiko ona da, baina ez dute gomendatzen DM berrientzat bere istorio konplexu eta aberatsengatik. Beste eratan esanda, ez da jokatzeko erraza, "mata-mata" soil bat ez delako (bakarrik munstroak hiltzean datzan abentura), argumentu zehatza behar du eta izu pelikula baten argumentu-iraultza eta suspensea behar du, gainera, jokalariek buruari eragin behar diete DMak planteatzen dituen misterioak ebazteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]