Cuauhtémoc
Cuauhtémoc | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1521eko otsaila - 1521eko abuztuaren 13a - baliorik ez →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tenochtitlan, 1495 | ||||
Herrialdea | Aztec Empire | ||||
Heriotza | Honduras, 1525eko otsailaren 28a (29/30 urte) | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Ahuitzotl | ||||
Ezkontidea(k) |
Isabel Moctezuma (en) ![]() | ||||
Anai-arrebak |
ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Nahuatla | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | militarra eta agintaria |
Cuauhtémoc edo Guatimozin (c. 1495 - 1525ko otsailaren 28a) Tenochtitlángo azken tlatoani (gobernari) azteka izan zen eta 1520 eta 1521 artean agindu zuen. Haren izenak, nahuatlez, «jaitsi zen arranoa» esan nahi du.[1]
Moctezuma II.aren iloba zen. 1520an agintea hartu zuenean espainiarrak Tenochtitlándik egotziak baziren ere, hiria goseak, ur gabeziak eta baztangak joa zegoen. Espainiarrak tlaxkaltekekin elkarturik, Hernán Cortés buru zutela, urtebete geroago itzuli ziren. Hiriburu azteka 90 egunez setiatu ondoren, 1521eko abuztuaren 13an Cuauhtémoc atzeman zuten. Torturatua izan zen, azteken altxorrak non zeuden erran zezan, baino ez zen mintzatu. 1525ean, espainiarren aurkako matxinada prestatzen ari zelako susmoa harturik, Cortesek urkarazi zuen.[2]
Mexikoko heroi nazionala da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuauhtémoc ![]() |
![]() |
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |