Cubewano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hainbat cubewanoren orbita Plutonenarekin (arrosa) eta Neptunorenarekin (urdina) alderatuta.

Cubewano bat, Kuiper Gerrikoko Objektu Klasiko bezala ere deitua (ingelesez: classical Kuiper belt object, CKBO), Kuiper gerrikoaren kide den transneptunotar objektu bat da. Izen berezia, aurkitu zen mota honetako lehen objektuaren izenetik dator, 1992 QB1 objektutik, izan ere, jarraian aurkitu ziren mota honetako objektuei hasieran QB1-ak izena jarri zitzaien, ondoren "cubewano" izena hartzera igaro ziren. Arrazoia ingelesez letra hauek nola ahoskatzen diren jakinda lor dezakegu: /kju:bi wʌn/.

Objektu hauek Neptunotik urrun kokaturik daudenez, ez dute ez planeta honen eta ezta beste planeten grabitate bidezko eraginik jasaten. Hala ere, beraien orbitak egonkorrak dira, planetenak bezala ia biribilak baitira; antzekotasun honetatik dator mota honetako objektuek jaso duten Kuiper gerrikoko objektu ''klasiko'' izena. Eguzkiarekiko duten translazio-erradioa 42 eta 48 UA bitartekoa da. Beraien jatorriaren teoria planetenaren berdina da, hau da, disko protoplanetarioko materiaren akrezio motelaren bidez sortu zirela uste da. Hala ere, zientzialari batzuek objektu hauek Eguzkitik hurbilago sortu zirela uste dute, hauen materiak dentsitate arraro bat baitu, ondoren ordea, gaur egun duten lekura ''migratu'' zutela pentsatzen dute. Migrazio hau gertatu bazen, Neptunorenaren ondoren gertatu behar izan zen.

Familia honetako kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen jarri ditugun adibideez gain, gehiago aurki ditzakezu orri honetan: Cubewanoak

Jarraian kide nagusiak:

  • 1992 QB1: Pluton eta Karonteren ondoren, aurkitu den lehenengo transneptunotar objektua da.
  • Varuna (900 km): Kuiper gerrikoan aurkitu zen lehen objektu handia.
  • Quaoar: Sedna 2003an aurkitu zen arte, ezagutzen zen transneptunotar objekturik handiena izan zen.
  • 1998 WW31: Pluton eta Karontez gain, aurkitu zen lehen transneptunotar objektu bitarra izan zen.
  • (58534) Logos: Zoe izeneko satelite bat edukitzeagatik ezaguna da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]