Culiacán Rosales
Culiacán | ||
---|---|---|
Mexikoko herria | ||
![]() | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Probintzia | Sinaloa | |
Alkatea | Jesús Antonio Valdés Palazuelos | |
Izen ofiziala | Culiacán Rosales | |
Posta kodea | 80000–80299 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 24°47′25″N 107°23′16″W / 24.7903°N 107.3878°W | |
![]() | ||
Azalera | 63 km² | |
Altuera | 54 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 808.416 (2020) | |
Metropolia | (udalerria) 858.638 | |
Dentsitatea | 12.437 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1531ko irailaren 29a | |
Telefono aurrizkia | 667 | |
Ordu eremua | UTC−06:00 | |
Hiri senidetuak | Torreón, Guadalajara eta Zhongshan | |
http://www.culiacan.gob.mx/ |
Culiacán Rosales Mexiko ipar-mendebaldeko hiria da, Sinaloa estatuaren hiriburu eta hiri nagusia. 2010ean 675.773 biztanle zituen hiriak, eta 858.638 biztanle udalerri osoak.[1]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko Sierra Madre mendilerroaren magalean dago, 54 metroko garaieran, Mexiko Hiritik 1.240 kilometro ipar-mendebaldera. Hiru ibaien hiria ere deitzen zaio, bertan elkartzen baitira Humaya eta Tamazula, Culiacán ibaia eratuz. Estatuko beste bi hiri nagusien artean dago: Los Mochis iparraldean eta Mazatlán hiri turistikoa hegoaldean.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estepako klima beroa du, BSh Köppen klima sailkapenaren arabera.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 41.0 | 42.0 | 39.0 | 41.5 | 41.5 | 45.5 | 42.5 | 46.0 | 41.5 | 41.5 | 42.5 | 37.0 | 46.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 27.8 | 28.9 | 30.5 | 32.8 | 34.9 | 35.9 | 35.5 | 34.8 | 34.4 | 34.2 | 31.5 | 28.2 | 32.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 19.4 | 20.1 | 21.3 | 23.6 | 26.4 | 29.5 | 29.8 | 29.3 | 29.0 | 27.5 | 23.5 | 20.2 | 25.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 10.9 | 11.3 | 12.1 | 14.5 | 18.0 | 23.2 | 24.1 | 23.8 | 23.6 | 20.7 | 15.6 | 12.2 | 17.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 2.0 | 2.0 | 3.0 | 3.0 | 9.0 | 12.0 | 13.0 | 16.0 | 17.0 | 11.0 | 5.0 | 3.0 | 2.0 |
Euria (mm) | 18.4 | 11.7 | 2.8 | 2.4 | 1.1 | 19.7 | 162.8 | 209.2 | 141.6 | 50.0 | 21.3 | 26.3 | 667.3 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 2.2 | 1.4 | 0.6 | 0.4 | 0.2 | 2.4 | 13.8 | 14.8 | 10.8 | 2.9 | 1.6 | 2.2 | 53.3 |
Eguzki orduak | 196.4 | 201.6 | 236.2 | 225.7 | 262.1 | 229.4 | 198.8 | 199.2 | 200.2 | 231.9 | 224.6 | 193.8 | 2599.9 |
Hezetasuna (%) | 68 | 63 | 59 | 56 | 57 | 62 | 70 | 74 | 74 | 70 | 66 | 68 | 66 |
Iturria (1): Servicio Meteorológico Nacional[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (humidity and sun)[3] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nuño de Guzmán espainiar konkistatzaileak 1531ean sortu zuen hiria, San Miguel de Culiacán izenarekin. Hemendik abiatu ziren, zenbait urte geroago, gaur egungo Ameriketako Estatu Batuen hegoaldea esploratu zuten espedizioak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko hamarkadan urtegi handiak eraiki zirenetik, nekazaritza asko garatu zen. Bertako baratzegintza munduko aurreratuenetakoa da eta produkzio gehiena Ameriketako Estatu Batuetara esportatzen da: tomatea, kuia, txile piperra, pepinoa, patata, meloia, angurria eta mangoa. Narkotrafikoak eta droga kartelek eragin handia daukate.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Instituto Nacional de Estadística y Geografía. Culiacán Rosales: resumen municipal. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
- ↑ NORMALES CLIMATOLÓGICAS 1951-2010. Servicio Meteorológico Nacional.
- ↑ Normales climatológicas para Culiacan Sinaloa.. Colegio de Postgraduados (Noiz kontsultatua: January 21, 2013).[Betiko hautsitako esteka]