Cultural y Deportiva Leonesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cultural y Deportiva Leonesa
Ezizena(k) La Cultu
Sorrera 1923
Futbol zelaia Reino de León
(edukiera: 13.451 lagun)
Presidentea Qatar Tariq Abdulaziz Al Naama
Entrenatzailea Galizia Rubén de la Barrera
Liga 2. maila
2016-17 2.B mailan, 1.a (igo da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Cultural y Deportiva Leonesa Gaztela-Leongo futbol talde bat izan zen, 1923an León hirian sortua. Bitarte horretan, 12 denboralditan jokatu zuen Espainiako futbol ligako lehen mailan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Cultural y Deportiva Leonesa taldearen futbolaren atala 1922an sortu zen baina 1923 arte ez zen federatu. Aurrea baziren beste talde batzuk hirian, La Victoria eta Gimnástica Leonesa besteak beste. 1926an eskualdeko txapelduna izan zen eta bi igoera jarraian eginez 1927-28 denboraldian Bigarren Mailara igo zen, urtebeterako ordea. 1931ean taldea desegin zen.

1939an Gerra Zibila bukatua zela, agintariek futbol talde indartsua osatu nahi zuten eta Sociedad Cultural y Deportiva Leonesa birsortu zuten. Eskualde mailatik abiatu eta bi denboralditan Bigarren Mailara igo zen. Lehenengo urtean hirugarren postua eskuratu zuen eta Lehen mailara igotzear egon zen. Hurrengo urtean ordea Hirugarren Mailara itzuli zen.

1954-55 denboraldian Bigarren Mailako txapelduna izan zen eta Lehen mailara igo zen. Urte bakarrerako izan bazen ere zelaiak betekada handiak izan zituen. Lehen mailan jokatu duen denboraldi bakarra izan da.

1977tik aurrera Bigarren B mailan ibili da, urte banaka batzutan Hirugarren mailan aritzea ere tokatu zaio arren. 2011 urtean esate baterako bigarren B mailan 14. postuan gelditu zen baina jokalariei ordaindu ez izanagatik hirugarren mailara jeitsiarazia izan zen. Bi urte egin zituen beheko mailan eta berriz igozen. Ordutik bigarren B mailan aritu da.

2015eko uztailaren 10ean Aspire Academy izeneko Qatarren egoitza duen futbolarien akademia batek erosi zuen Cultural Leonesa. Agintari berriek espainiako Culturala harrobiko erreferentziazko taldea izatea dute helburu. 2016-17 denboraldian Errege Kopako 1/16-ak jokatu ditu Real Madrilen aurka. Ondoren 2.B mailako txapelduna izan da eta mailaz igotzea lortu du.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1923
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1925-1950
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1950-tik

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-18 denboraldia barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 1
  • Denboraldiak 2. mailan: 15
  • Denboraldiak 2. B mailan: 33
  • Denboraldiak 3. mailan: 29
  • Ligako posturik onena: 15.a Lehen mailan (1955-56)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren B maila 10.a 1/16
2005-06 Bigarren B maila 14.a
2006-07 Bigarren B maila 11.a
2007-08 Bigarren B maila 11.a
2008-09 Bigarren B maila 2.a
2009-10 Bigarren B maila 12.a 1/16
2010-11 Bigarren B maila 14.a
2011-12 3. maila 3.a
2012-13 3. maila 2.a
2013-14 Bigarren B maila 14.a
2014-15 Bigarren B maila 7.a
2015-16 Bigarren B maila 7.a 2. itzulia
2016-17 Bigarren B maila 1.a 1/32
2017-18 Bigarren maila

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cultural y Deportiva Leonesa Aldatu lotura Wikidatan


2017-18 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak Spain Peninsula.svg
Albacete | Alcorcón | Almería | Barcelona B | Cádiz | Córdoba | Cultural Leonesa | Granada | Huesca | Lorca | Lugo
Nàstic Tarragona | Numancia | Osasuna | Oviedo | Rayo Vallecano | Reus | Sevilla Atlético | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Zaragoza