Cutty Sark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cutty Sark
Cutty Sark (16719233476).jpg
Fabrikazioa
Fabrikatzailea Scott and Linton (en) Itzuli
Kostua 16.150 £
Historia
Gila jartzea 1869
Eskaera 1869ko otsailaren 1a
Uretaratzea 1869ko azaroaren 22a
Zerbitzuaren hasiera 1870eko otsailaren 16a
Zerbitzuaren amaiera 1954ko abenduaren 1a
Erregistro-herrialdea Erresuma Batua, Portugal eta Erresuma Batua
Jabea Jock Willis Shipping Line (en) Itzuli, Companhia Nacional de Navegação (en) Itzuli, Thames Nautical Training College (en) Itzuli, Wilfred Dowman (en) Itzuli, Joaquim Antunes Ferreira & C.ª (en) Itzuli eta Cutty Sark preservation Society (en) Itzuli
Koordenatuak 51° 28′ 58″ N, 0° 00′ 35″ W / 51.482778°N,0.009722°W / 51.482778; -0.009722Koordenatuak: 51° 28′ 58″ N, 0° 00′ 35″ W / 51.482778°N,0.009722°W / 51.482778; -0.009722
Ezaugarriak
Luzera 85,4 m
Erruna 10,97 m
Zingoa 6,4 m
Masa 2.133 t
Tona-brutoak 963
Identifikazioa
Berezko-portua Lisboa, Londres, Falmouth eta Greenhithe (en) Itzuli

Cutty Sark britainiar belaontzi bat da, luzaroan Txinatik Erresuma Batura artean te kargak ekartzen eta Australiatik artilea ekartzen jardun zuen. Clipper motako ontzia hau munduko itsasontzi ospetsu eta mitikoenen artean dago.

Gaur egun Londres hirian dagoen Greenwich auzoko kai batean ikusgai dago. 2007ko maiatzaren 21ean zaharberritze prozesuan zegoela sute batek kaltetu zuen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Robert Burns eskoziar olerkariaren Sam O'Shanter olerkian agertzen den fikziozko pertsonaia den Nannie Dee sorgin hegalariaren "Cutty Sark" ezizenari zor dio. Eskozierazko ezizen honek euskaraz "Atorra Motz" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1869an Eskoziako Dumbarton hiriko Scott & Linton ontziolan eraiki eta urte bereko azaroaren 22an itsasoratu zen.

Cutty Sark ontzia garai hartan puri-purian zegoen Txina eta Londres arteko te merkataritzan jarduteko helburuz eraiki zen. Izan ere, merkataritza honek Erresuma Batura zetorren lehenbiziko te denboraldiko karga zekarrenari sekulako dirtzak irabazteko aukera ematen zion, Britainia Handian tearen kontsumoak etengabeko gorakada baitzuen.

Clipper motako ontziak diseinu bereziko ontziak ziren eta ordurarteko belaontziek baino abiadura handiagoak hartzeko gai ziren, Cutty Sark berak bere markarik onena 24 orduko nabigazioan 360 itsas milia (666 kilometro) nabigatzea lortu zuen, bataz besteko 15 korapiloko (27,7 km/ord.) abiaduran.

Baina XIX. mendearen amaieraldera baporeontzien agerpenarekin belaontzien gainbehera geldiezina etorri zen, baporeontziak Suezko kanala igarotzeko gai izateaz gain euren karga eramateak askoz ere fidagarri eta maizagoak baitziren. Orduan Cutty Sark ontziak Australiako artile kargak ekartzeari ekin zion. Richard Woodge kapitain trebearen agindupean artile kargak 67 egun eskasetan garraiatzera ere iritsi zen.

1895ean Cutty Sark ontzia Ferreira portugaldar ontziolari saldua izan zen eta honek Ferreira izena ipini zion. Halere, portugaldar eskifaiak ontziari Pequena Camisola deitu ohi zion, eskozierazko jatorrizko izenaren portugesezko itzulpena.

1916an guztiz zaharberritua eta Hego Afrikako Lurmutur Hiriko portuan goleta bilakatua izan zen, Maria do Amparo berrizendatua izan zelarik.

1922an Wilfred Dowman britainiar kapitainak erosi eta bere jatorrizko itxura berrezarri zion.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cutty Sark ontziak izen bereko Cutty Sark whiskyari izen ematen dio.

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: King William Walk, London SE10 9HT
  • Ordutegia: 10:00 - 16:15
  • DLR geltokia: DLR roundel.svg Cutty Sark for Maritime Greenwich

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]