Edukira joan

Cuzcachapa aintzira

Cuzcachapa aintzira
Datu orokorrak
Garaiera700 m
Motaaintzira eta arkeologia-aztarnategia
Azalera1 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak13°58′59″N 89°40′15″W / 13.983056°N 89.67075°W / 13.983056; -89.67075
Estatu burujabe El Salvador
El Salvadorko departamenduaSanta Ana departamendua

Cuzcachapa aintzira (edo Cuscachapa) Chalchuapa hiritik 0,8 kilometro ekialdera dagoen aintzira da.[1] Ur-masa hori tamaina txikiko sumendi-krater baten gainean dago.[1] Gune arkeologikoa da eta bertan, aro aurreklasikoko gizakien okupazio goiztiarra eman zen,[1] ziurrenik ur-hornidurarako gune garrantzitsua delako.

Cuzcachapa aintziratiko sedimentuek erakusten dutenez, K.a. 2000. urtearen inguruan artoa landatzeko helburuarekin zuhaitzen kopurua murriztu zen, nekazaritzaren hasiera adieraziz.[2] Populazioaren sendentarizazioa ordea, K.a. 1500. urtearen inguruan eman zela uste da.[2]

Cuzcachapan K.a. 1200. urte inguruko zeramika aztarnak daude. Zeramika hau, Chiapas eta Guatemalako mendebaldeko kostaldean aurkitu denaren oso antzekoa da, hori dela eta, ziurrenik, Zoque hizkuntzetako hiztunak zirela eta Mokaya kultura praktikatzen zutela uste da.[2][3][4]

Aro aurreklasiko berantiarretik (K.a. 650tik K.o. 200.urtera) klasikora (K.o. 200. urtetik K.o. 900 urtera) egungo Santa Ana departamenduan maia taldeak bizi izan ziren, ziurrenik chol hizkuntzaren hiztunak, Kaminaljuyú eta Copánen bezala.[3][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «La Laguna Cuzcachapa | PDF» Scribd (kontsulta data: 2024-11-03).
  2. 1 2 3 Baxter Giammatei, George Charles. (2008). Estudio de reinterpretación de la piedra de Las Victorias o Monumento 12 de la zona arqueológica de Chalchuapa, El Salvador. Universidad Tecnológica de El Salvador.
  3. 1 2 (Gaztelaniaz) Fowler, William. (1995). Antiguas civilizaciones. Fomento Cultural del Banco Agrícola.
  4. 1 2 (Ingelesez) Sharer, Robert J.. (1978). The Prehistory of Chalchuapa, El Salvador. Philadelphia: The University Museum, University of Pennsylvania,.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
El Salvador
Artikulu hau El Salvadorko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.