Cyberduck

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Cyberduck
Jatorria
Azken bertsioa8.7.1
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaJava
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli eta GNU General Public License, version 3.0 or later (en) Itzuli
cyberduck.io
Iturri-kodeahttps://g.iterate.ch/scm/iterate/cyberduck.git, https://github.com/iterate-ch/cyberduck.git eta https://svn.cyberduck.io/trunk

Cyberduck FTP, SFTP eta WebDAV konexioak kudeatu eta interfaze grafiko bat (GUI) gaineratzen duen kode irekiko bezero bat da. Bezero hau MacOS eta Windows (4.0 bertsiotik abiatuta) sistema eragileetarako erabilgarri dago, GPL lizentzia duena.

Cyberduck Javan eta C#-en dago kodetuta. Sistema eragilearen arabera interfazea desberdina da, MacOS en kasuan, Java-Cocoa erabiltzen da, Windows-en berriz, defektuzkoa.

Software hau hainbat hizkuntzara lokalizatua dago: alemana, katalana, txekiera, txinera (tradizionala eta sinplifikatua), daniera, eslovakiera, gaztelania, finlandiera, frantsesa, hebrearra, hungariera, indonesiera, ingelesa, italiera, japoniera, norvegiera, poloniera, portugesa, errusiera, suediera, thailandiera, turkiera eta ukraniera.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyberduck-en menu nagusia.

Aplikazioa irekitzerakoan konexioak gehitu behar dira, beharrezkoa diren kredentzialak gaineratuz (erabiltzailea, pasahitza, etab). Modu horretan, kredentzialak egokiak izanez gero, zerbitzariarekin konexioa ezartzen da.

Konexioa ezartzeko FTTP/TSL euskarria AUTL-TLS bidez erabiltzen da. Modu horretan, direktorioen sinkronizazioa gertatzen da zerbitzaria eta bezeroaren artean. Erabiltzaileak nahi izanez gero interfazearen bidez (GUI) fitxategiak gaineratu eta ezabatu ditzake, aldaketa guztiak sinkronizatuko baitira. Modu berean, fitxategi mota batzuk ireki daitezke zuzenean testu-editore batekin, zuzenean aldaketak zerbitzarian eginez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Kocherrek Cyberduck-en lehen bertsioa (cyberduck-24b1) argitaratu zuen 2003ko abuztuaren 15ean. Hortik aurrera hilabetean behin aldaketa eta hobekuntza berriak gaineratzen dira.

Baimendutako protokoloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CLI bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duck izeneko Cyberduck komando-lerroen interfazerako (CLI) bertsio bat dago eskuragarri. CLI Software hau FTP eta SFTP bezero gisa erabil daiteke, hodeiko hainbat zerbitzutako eragiketetarako, Windows, macOS eta Linux-erako eskuragarri dagoena. Instalatzeko pakete kudeatzaile ezberdinak erabili daitezke, apt, Homebrew eta pacman adibidez.

Software Bateragarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyberduck-ek hainbat programarekin funtziona dezake, besteak beste:

Sistemaren eskakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mac OS X 10.4 edo altuagoa den bertsio batekin. Mac OS X v10.3.9 eta aurrekoak web-orrialdeko changelog irakurtzea beharrezkoa da, bertan aurkitzen direlako bertsio zaharrenak.
  • Bitar unibertsala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]