Makal-ziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyclocybe aegerita» orritik birbideratua)
Makal-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaCyclocybe
Espeziea Cyclocybe aegerita
Vizzini, 2014
Makal-ziza.

Makal-ziza (Cyclocybe aegerita, lehenago Agrocybe aegerita) Agaricales ordenako onddo espezie bat da, Strophariaceae familiakoa. Bere esporokarpoa jangarria da eta uste da Antzinako Erroman jada erabiltzen zela. Makal, haltz, zumar, sahats, gaztainondo, pikondo eta alboen enborretan hazten dira, borobiletan[1][2]. Hiriguneetan aurki daitekeen ziza mota bat da.[3]

Nahiko jangarri preziatua da, baina ale gazteak bakarrik jan behar dira, zahartzean toxikoak izan baitaitezke. Leku batzuetan, onddo bilatuenetako eta ezagunenetako bat da. Usain garratz samarra duenez, erraz identifika daiteke. Espezie hau landatu egiten da saltzeko, baina saiatu ziren lehenak erromatarrak izan ziren. Diuretiko gisa ere erabiltzen da.

Sinonimoak: Pholiota cylindracea Gillet, Agrocybe cylindracea Maire

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 14 cm. arteko diametrokoa. Hasieran marroi iluneko hemisferikoa, gero laua eta kolore zurbilagokoa. Gainazala pitzatuta egoten da askotan, eta ertza uhindua edo oxkarratua.

Orriak: Itsatsiak, estu, kolore zurixkatik okrera igarotzen dira esporak heltzean.

Hanka: Luzea eta liraina, meheagoa behe aldera, betea, sendoa, gogorra, haritsua, zuria edo arre samarra. Eraztun zuria, mintzezkoa, zabala eta iraunkorra du.

Haragia: Trinkoa, gogorra, zuria edo arre samarra; usain eta zapore atseginekoa.[4]

Makal-ziza azpitik ikusita

Etimologia: Agrocybe hitza, grekotik datorren hitz konposatua da, landa eta burua, zelai burua esan nahi du. Aegerita epitetoa berriz, grezierazko “alegeras”-etik, makala esan nahi du. Bere bizilekuagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona, batez ere gaztetan. Ale zaharrak baztertzea gomendatzen da.[5]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agrocybe dura-rekin, hau txikiagoa da eta kolore argiagoa du.

Hasiberriak Agrocybe aegerita, Hypholoma fasciculare eta Hypholoma sublateritium toxikoekin nahastu ohi dute, baina hauek zuhaitz mota guztietako motzondo zaharren gainean irteten dira, eta aldea oso nabarmena da orrien kolorean.[6]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euriteen ondoren urteko sasoi gehienetan ateratzen da, baina batez ere udaberrian eta udan, makalen motzondo zaharretan eta makal bizien gainean, batez ere makal zaharretan eta gaixoetan.

Zumarretan, lizarretan eta abarretan ere bai.[7]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu batuetan, Txilen, Japonian, Korean eta Italian landatu eta merkaturatu egiten da. Eskualde Mediterraneoan perretxiko honen laborantza oso aspaldikoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Fungibalear - Sección micológica Museu Balear Ciéncies Naturals» web.archive.org 2014-10-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  2. «Sociedad Micológica Extremeña - Agrocybe aegerita» web.archive.org 2014-10-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  3. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 393 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 246 or. ISBN 84-505-1806-7..
  6. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 340 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  7. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 201 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]