Cynthia Nixon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cynthia Nixon
Cynthia Nixon - Grand Central Terminal 100 Years (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Cynthia Ellen Nixon
Jaiotza New York1966ko apirilaren 9a (54 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Barnard College
Hunter College High School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, haur-aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0633223
cynthiafornewyork.com

Cynthia Ellen Nixon(New York, 1966ko apirilaren 9a) aktore eta ekintzaile estatubatuarra da. HBOko Sex and the city telesailean Miranda Hobbes antzezteagatik da ezaguna. 2004an antzezlan honekin Bigarren mailako aktore hoberenaren EMMY saria irabazi zuen. Beste film batzuen artean, Amadeus (1984), James White (2015), eta Emily Dickinson antzezten A Quiet Passion (2016). Horrez gain, 2018an New Yorkeko gobernadore izateko hautagaitza egin zuen.

Bizitza Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nixon New Yorken jaio zen, Estatu Batuetan. Gurasoak, Anne Elizabeth Knoll (Chicago, Illinois) eta Walter E. Nixon (Texas) dira. Hunter Collegen graduatu zen eta lanean jardun behar izan zuen Barnard Collegen matrikulatu ahal izateko. 1986ko udaberrian, atzerrian ikasi zuen Semester at Searen bekari esker.

Nixon, Danny Mozes izeneko irakasle batekin harremanean egon zen eta bi seme-alaba dituzte elkarrekin. 2018ko ekainean, Nixonek agerian utzi zuen beren seme zaharra transexuala zela.

Nixonek bisexuala zela aitortu zuen 2012an. 2012ko maiatzaren 27an Nixon Christine Marinoni edukazio ekintzailearekin ezkondu zen New Yorken.


2006ko urrian, bularreko minbizia diagnostikatu zioten mamografia errutinal batean. Hasieran, gaixotasuna jendaurrean ez erakustea erabaki zuen, bere karrerari minik ez egiteko. Baina 2008ko apirilean, Good Morning America telesaileko elkarrizketa batean, argitaratu zuen bere gaixotasuna. Ordundik, Nixon, bularreko minbiziaren aurkako ekintzailea da.

Bizitza Profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nixonek hamabi urte zituela ekin zion bere ibilbideari Faldas revoltosas komedian. Ondoren, El Príncipe de la ciudad, Amadeus, O.C. and Stiggs, Juguete mortal, A rienda suelta, La familia Addams 2: la tradición continua, El informe Pelícano eta Cuidado: ¡niño suelto! filmetan agertu zen. Horiez gain, John Hughes zuzendariaren gidaritzapean, Marvin's Room: Perdidos en Nueva York, Igby Goes Down, eta Advice from a Caterpillar (Douglas Carter Beaneren obran oinarritua) antzeztu zituen.

Telebistan, Nixonek lehen antzezlan profesionala ABCko Seven Wishes of a Rich Kid telesailean izan zuen. Ordutik, Mark Twainen Private History of a Campaign That Failed (PBS), Lanford Wilsonen, Fifht of July eta Women and Wallace (azken bi hauek American Playhouse) telesailetan parte hartu du.

Nixonek Alma de Navidad telefilmean parte hartu zuen. Face of a Stranger eta The Love She Sought ere antzeztu zituen. Nixonek eta Sarah Jessica Parkerrek hamahiru eta hamalau urte zituztenean, Vanessa Redgraveren alabak interpretatu zituzten My Body, My Child filmean, emakume batek abortatzeko duen eskubideari buruz.

Karrera Politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere herrialdeko hezkuntza publikoaren aldeko ekintzaile politiko ezaguna da, interes sozialeko beste gai batzuen artean. 2018ko martxoaren 19an, Nixonek New Yorkeko gobernadorerako bere hautagaitza iragarri zuen.[1]


Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
1980 Little Darlings Sunshine Walker
1981 Prince of the City Jeannie
1983 I Am the Cheese Amy Hertz
1984 Amadeus Lorl
1986 Manhattan Project, TheThe Manhattan Project Jenny Anderman
1987 O.C. and Stiggs Michelle
1988 Murder of Mary Phagan, TheThe Murder of Mary Phagan Doreen
1989 Let It Ride Evangeline
1993 The Pelican Brief Alice Stark
1993 Addams Family Values Heather
1993 Through an Open Window Nancy Cooper Film Laburra
1994 Baby's Day Out Gilbertine
1996 Marvin's Room Retirement Home Director
2000 Papa's Angels Sharon Jenkins
2001 Advice From a Caterpillar Missy
2002 Igby Goes Down Mrs. Piggee
2005 Little Manhattan Leslie Burton
2006 One Last Thing... Carol
2007 Babysitters, TheThe Babysitters Gail Beltran
2008 Sex and the City: The Movie Miranda Hobbes
2009 Lymelife Melissa Bragg
2009 An Englishman in New York Penny Arcade
2010 Sex and the City 2 Miranda Hobbes
2011 Rampart Barbara
2014 5 Flights Up Niece
2015 Stockholm, Pennsylvania Marcy Dargon
2015 James White Gail White
2015 The Adderall Diaries Jen Davis
2016 A Quiet Passion Emily Dickinson

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
1982 My Body, My Child Nancy Telebistarako filma
1988 Tanner '88 Alex Tanner 10 kapitulu
1989 Gideon Oliver Allison Parrish Slocum Kapitulua: "Sleep Well, Professor Oliver"
1989 The Equalizer Jackie Kapitulua: "Silent Fury"
1990 The Young Riders Annie 2 kapitulu
1990 Law & Order Laura di Biasi Kapitulua: "Subterranean Homeboy Blues"
1990 A Green Journey Janet Telebistarako filma
1991 Love, Lies and Murder Donna Sail laburra
1993 Murder, She Wrote Alice Morgan Kapitulua: "Threshold of Fear"
1996 Early Edition Sheila Kapitulua: "Baby"
1998–2004 Sex and the City Miranda Hobbes 94 kapitulu
1999 Outer Limits, TheThe Outer Limits Trudy Kapitulu: "Alien Radio"
1999 Touched by an Angel Melina Richardson/Sister Sarah Kapitulu: "Into the Fire"
2004 Tanner on Tanner Alex Tanner 4 Kapitulu
2005 ER Ellie Kapitulua: "Alone in a Crowd"
2005 Warm Springs Eleanor Roosevelt Telebistarako Filma
2005 House Anica Jovanovich Kapitulua: "Deception"
2007 Law & Order: Special Victims Unit Janis Kapitulua: "Alternate"
2010–2011 Big C, TheThe Big C Rebecca 10 Kapitulu
2011 Too Big to Fail Michele Davis Telebistarako filma
2011 Law & Order: Criminal Intent Amanda Rollins Kapitulua: "Icarus"
2012 World Without End Petronilla 7 Kapitulu
2012 30 Rock ella misma Kapitulua: "Kidnapped by Danger"
2013–2014 Alpha House Senadora Carly Armiston 6 Kapitulu
2014 Hannibal Kade Prurnell 4 Kapitulu
2015 The Affair Marilyn Kapitulua: "2. Denboraldia,10. kapitulua"
2016 Broad City Barb Kapitulua: "2016"
2016 Killing Reagan Nancy Reagan Telebistarako filma

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Pozzi, Sandro. (2018-03-19). «Cynthia Nixon presenta su candidatura a gobernadora de Nueva York» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.