Cyperus papyrus
Itxura
| Cyperus papyrus | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Poales |
| Familia | Cyperaceae |
| Leinua | Cypereae |
| Generoa | Cyperus |
| Espeziea | Cyperus papyrus |
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Papiro |
Papiroa (Cyperus papyrus) Cyperaceae familiako landare belarkara da, afrikar jatorrikoa. Ebakidura triangeluarreko 3-5 metroko zurtoinak ditu. Zurtoin bakoitzaren goiko muturrean hosto-mototsa zabaltzen da. Landare urzalea da, Afrikako padura, aintzira eta ibai bazterretan eremu handiak hartzen dituena.
Antzinako Egipton landare hau papiro papera egiteko erabiltzen zen.