Edukira joan

Cyro Giambruno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyro Giambruno
President of the Chamber of Representatives of Uruguay (en) Itzuli

1938 - 1940
Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura ministroa

Bizitza
JaiotzaMercedes (Uruguai), 1898
Herrialdea Uruguai
Heriotza1980ko azaroaren 3a (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Colorado Alderdia

Cyro Giambruno (Mercedes, Uruguai, 1898Montevideo, Uruguai, 1980ko azaroaren 3a) politikaria izan zen. 1940ko hamarkadan, Uruguaiko Instrukzio Publikoko (Hezkuntza) ministro kargua bete zuen. Uruguaiko bizitza politikoan profil aktiboa izan zuen, hainbat ministerio-kargutan eta Colorado Alderdiaren barruan arituta. Espainiako gerra zibilean, Uruguaira ere euskal herritar erbesteratu ugari etorri zelarik, Giambruno nabarmendu zen Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuari eta Euskadiren kausari emandako babes instituzionalagatik.

Bere jardun politikoan, Euskal Herriaren ordezkaritzaren aldeko jarrera irmoa erakutsi zuen, eta Euskal Herriko gatazka demokraziaren eta askatasunaren defentsarekin lotu. 1943ko otsailean, Uruguaiko gobernuko beste kide batzuekin batera (hala nola, Ogasuneko eta Barne Arazoetako ministroak), harrera ofiziala egin zien Euskadiren ordezkariei, eta euskal herritar erbesteratuei babes publiko eta politikoa eskaini. Bere izena eta Euskadiren kausarekiko atxikimendua jasoa dago garaiko kronika diplomatikoetan, bereziki Gernika: Boletín de Información de los Vascos en Inglaterra aldizkarian.

  • (Gaztelaniaz) Gernika: Boletín de Información de los Vascos en Inglaterra. 1943-02.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]