Cyrus McCormick

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyrus McCormick

Bizitza
JaiotzaBeaupréau1809ko otsailaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChicago1884ko maiatzaren 13a (75 urte)
Hobiratze lekuaGraceland hilerria
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaRobert McCormick
Ezkontidea(k)Nancy Fowler McCormick  (1858 -  1884)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, kazetaria, enpresaburua, bakearen aldeko aktibista eta ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia

Find a Grave: 694 Edit the value on Wikidata
McCormick-en uzta biltzeko eta azaoak egiteko makina.

Cyrus Hall McCormick (1809–1884) estatubatuar asmatzailea eta McCormick Harvesting Machine Companyren sortzailea izan zen, 1902an International Harvester konpaniaren parte bihurtu zena. [1] Cyrus McCormick eta bere familiako beste kide batzuk Chicagoko hiritar nabarmenak izan ziren XIX. mendearen bigarren erdian.

McCormick, oro har, bilketa automatikoaren eta beste nekazaritza-makinen asmatzailetzat hartzen den arren, hala nola, azaoak egiteko makina, azpiproduktu gisa lortzen ziren lasto fardoak lotzen zituena, nekazaritza praktikak irauli zituen Estatu Batuetan, 1850-1880 urteetan, beste batzuen lanari heldu zion, baita bere familiako kideen lanari ere. Bere meritua egon zen diseinu kontzeptuen integrazioan, dagozkien patenteak eskuratzean eta azkenik makineriaren fabrikazioan merkaturatu arte.

Datu biografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyrus Hall McCormick 1809ko otsailaren 15ean jaio zen, Virginiako Rockbridge konderriko McCormick familiaren ganadutegian, Shenandoah Haranean, Blue Ridge mendien mendebaldean. Gurasoak Robert McCormick (1780–1846) eta Mary Ann Hall McCormick (1780–1853) izan ziren, biak irlandar jatorrikoak, Ulster probintziako kristau protestante presbiteriarrak.

Zortzi seme-alaben artean zaharrena zen eta hezkuntza formal gutxi edo bat ere ez zuen jaso.

McCormick landaketak esklabo batzuk mantentzen bazituen ere, familiako kide bakoitzak produkzio-lanetan parte hartzeko betebeharra zuen, batez ere uzta garaian. Txikitatik, Cyrus McCormick-ek makinen erabilera hobetsi eta defendatu zuen baserriko lan nekeak arintzeko eta eraginkorragoak izateko. Nerabezaroan lurra lantzen zutenen lan karga murrizten zuten gailuak diseinatu eta patentatu zituen. Geroago bere asmakizun batzuk saltzen saiatu zen baina ez zuen arrakasta handirik izan saiakera horietan. Zahartu arte itxaron beharko zuen bere trebetasunak bere goideiekin konbinatzeko, baina egin zuenean, arrakasta handia izan zuen eta benetako industria inperio bat eraikitzeko gai izan zen.

Berak eraiki eta patentatu zituen makinak, bereziki lasto edo belar fardoak lotzeko henequen haria erabiltzen zuena, izan ziren Yucatango (Mexiko) henequengo industriaren boomaren gakoa, XIX. mendean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]