Galanperna zokousain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cystoderma amianthinum» orritik birbideratua)
Galanperna zokousaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystoderma
Espeziea Cystoderma amianthinum
Fayod, 1889
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Galanperna zokousaina (Cystoderma amianthinum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina jangarria ere ez, usain sendo eta desatsegina baitu eta zaporegabea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Kolorea asko aldatzen da, gehienetan hori-okretik hori-herdoil kolorera. Ganbila, ondoren laua, batzuetan titi batekin, pikortsu-irintsua edo pixka bat ezkatatsua. Sarritan erradialki kizkurrekin eta ertza bananduta dauden hegal pikordun batez estalita.

Orriak: Zurixkak edo zuri-horixkak, ez oso estu, desberdinak, itsatsiak eta kolore bereko orritxo ugarirekin.

Hanka: Zilindrikoa, mehea eta luzea. Hori argia eraztunaren gainetik, pikortsua azpitik eta kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Horixka, mehea eta fina. Usaina nahiko handia du.[2]

Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Amianthinum epitetoa latinetik dator, amiantoari datxekiola esan nahi duen "Amianthinum" hitzetik. Haritsua delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cystoderma granulosum delakoarekin, lehoi kolorekoa. Cystoderma cinnabarinum-ekin, kolore ederrekoa, gorri-zinabrio kolorea du bai kapelan eta bai oinean. Cystoderma haematites-ekin, oin sendoagoa du eta gorri-ardo kolorea. Cystoderma carcharias-ekin, haragi kolore zurbila du. Cystoderma ambrosii-ekin, honek kolore zuria du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera, erretxinadun basoetan, batez ere lurzoru hezeetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 361 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 328 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 31 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]