Częstochowako Ama Birjina
| Częstochowako Ama Birjina | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | ezezaguna |
| Sorrera-urtea | 1380(e)ko hamarkada |
| Ekoizpen lekua | Jerusalem |
| Aurkikuntza lekua | Jerusalem |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | panel (en) |
| Dimentsioak | 122 ( |
| Genero artistikoa | arte sakroa eta Hodegetria |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | Jasna Góra Konstantinopla Jerusalem Belz |
| Bilduma | Jasna Góra |
| Estatu burujabe | |
| Voivoderria | |
| Barruti-hiri | Częstochowa |
| Jabea | Jasna Góra eta Vladislaus II of Opole (en) |
| Emanaldia | |
| Hasiera-data | 1979ko ekainaren 4a |
Częstochowako Ama Birjina edo Częstochowako Madonna Beltza (polonieraz Czarna Madonna edo Matka Boska CzStochowska, latinez Imago thaumaturga Beatae Virginis Immaculatae Conceptae, in Claro Monte), Andre Mariaren irudi gurtu bat da Polonian, herrialde hartako katolizismoaren sinbolo, eta kulturaren adierazgarria ere bai. Poloniako santutegirik ezagunena da, katoliko askok egiten duten erromesaldiagatik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irudiaren jatorria eta osaketa data oraindik ez dira ezagutzen. Husitek 1430ean gainetik margotu zuten, eta orduko zaharberritzaileek hala moduz egin zuren lanak, jatorrizko irudia ezabatu eta jatorrizko taularen gainean margotu zuten berriro.
Margolanak Eliza ortodoxoaren ikonoetan oso ezaguna den tradiziozko konposizioa du. Hodegetria bat da ("Bidea erakusten duena"). Madonna bat non amak haurra erakusten duen, salbazioaren bidea.
Azken 600 urteetan Polonian historikoki inportantea izan da. Bere jatorri mitikoa San Lukas ebanjelariarekin lotzen da (Errusian bertako madonna ezagunena, Smolenskekoa, bezaltasu), hura izan zela taularen lehen jabea, eta taula margotuaren zura bera, Familia Santuaren etxeko altzifre-egur batetik egina egongo omen zen.
1904an, Pio X.a Aita Santuak, Stanisława Zdzitowiecki apezpiku poloniarrak eskatuta, Czstochowako Ama Birjinaren jaia dekretatu zuen, 1906tik abuztuaren 24aren ondorengo lehen asteazkenean ospatzen dena. Ukrainar katolikoek ere debozio berezia diote Czstochowako Amari.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Mare de Déu de Częstochowa» artikulutik itzulia izan da, 2025-12-01 data duen 36563488 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-12-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.