D'Artacán y los tres mosqueperros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
D'Artacán y los tres mosqueperros
Formatua Marrazki bizidunak
Iraupena 25 minutu
Egilea Claudi Biern Boyd
Protagonistak
Herria  Japonia
 Espainia
TB katea Japonia MBS
Espainia TVE1
Emisioa 1982ko martxoaren 26a, Japonia
1982ko urriaren 9a, Espainia
Atalak 26 atal

D'Artacán y los tres mosqueperros (japonieraz ワンワン三銃士 Wanwan Sanjushi, euskaraz D'Artaor eta hiru mosketxakurrak) Alexandre Dumas frantziar idazlearen Hiru mosketariak eleberri ospetsuan oinarritutako japoniar-espainiar marrazki bizidun telesail bat da. Eleberri horretako pertsonaiak animalien bitartez irudikatuak daude, nagusiki txakurrak, hotik telesailaren izenburua.

1981ean BRB Internacional espainiar ekoiztetxeak eta Nippon Animation japoniar estudioek ekoiztu zuten. 1982ko martxoaren 26an Japonian MBS telebista kateak lehenbiziko atala aireratu zuen, aldiz 1982ko urriaren 9an Espainian TVE1 katean aireratzen hasi zen.

Hego Euskal Herrian nahiz Espainian haurren artean marrazki bizidun telesaila gutxik lortu duten sekulako arrakasta eta hedapena lortu zuen, gaur egun ere, garai hartan haur edo nerabe izan zen orok oroimenean edo gogoan izateko adina bai.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D'Artacán (D'Artagnan) gaskoi gazteak Biarno jaioterria utzi eta Paris hiriburura mosketari bilakatzeko asmoz iritsi berri da, bertan hiru mosketari ezagutuko ditu: Amis (Aramis), Pontos (Porthos) eta Dogos (Athos), adiskidemin egin eta elkarrekin batera Richelieu kardinal zitalaren egitasmo makurrak zapuztuz abentura ugari biziko dituzte. Tartea, D'Artacán gaztea Julieta (Constance Bonacieux) neska gazteaz maiteminduko da, Bonancieux jaunaren hiloba eta Frantziako Ereginaren konfidantzazko neskamea dena. D'Artacánek etxebizita bat topatzean, hartan Pom izeneko sagu bat ere ezagutuko du.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • D'Artacán: D'Artagnan
Eduardo Jover
  • Pontos: Athos
Manuel Peiró
  • Dogos: Porthos
Jesús Nieto
  • Amis: Aramis
José Luis Gil
  • Trevilleko jauna: Mosketarien kapitaina
Claudio Rodríguez (aktorea)
  • Juliette: Constance, Ana Frantziakoa erreginaren neskamea eta D'Artacánen neskalaguna
Gloria Cámara
  • Pom: D'Artacánen etxean bizi den sagua
José Moratalla
  • Bonancieux jauna: Julietten osaba eta D'Artacánek osatu hartzen duen etxearen nagusia (Dumasen eleberrian Constanceren senarra da)
Eduardo Moreno
  • Richelieu kardinala: Frantziako lehen ministroa, mosketarien etsai porrokatua. Bere gudaroste pertsonala du eta gero eta botere gehiago beregatzea beste asmorik ez du.
Rafael de Penagos
  • Rochefort kondea: Kardinalaren agindupeko zalduna, D'Artacánen arerioa
Víctor Agramunt
  • Widimer: Kardinalaren zaindarien kapitaina
José Martínez Blanco
  • Milady: Kardinalaren aliatua eta D'Artacán eta hiru mosketarien arerioa
Ana Ángeles García
Javier Dotú
María Luisa Rubio
Juan Lombardero
  • Planchet
Daniel Dicenta
  • Rofty: D'Artacánen zaldia
  • D'Artacánen ama
Matilde Conesa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]