D. S. Senanayake
| D. S. Senanayake | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1950 -
1947ko urriaren 14a - 1952ko martxoaren 22a Barrutia: Mirigama Electoral District (en) Hautetsia: 1947 Ceylonese parliamentary election (en)
1947ko irailaren 24a - 1952ko martxoaren 22a ← baliorik ez - Dudley Shelton Senanayake → | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Mirigama (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Kolonbo, 1952ko martxoaren 22a (67 urte) | ||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||||
| Familia | |||||||
| Seme-alabak | |||||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||||
| Leinua | Senanayake family (en) | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | S. Thomas' College, Mount Lavinia (en) Christ Church College, Matale (en) | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | United National Party (en) | ||||||
Don Stephen Senanayake (sinhalaz: දොන් ස්ටීවන් සේනානායක; tamileraz: டி. எஸ். சேனநாயக்கா; Mirigama, 1884ko urriaren 20a – Kolonbo, 1952ko martxoaren 22a) Zeilango lehendabiziko lehen ministroa izan zen 1948tik hil zen arte.
Enpresaburu baten semea izan zen, eta Saint Thomas Collegen hezi zen, Agrimensurako Bulegoan bulegari aritu aurretik. Ondoren, familiaren negozioetan aritu zen, Kahatagaharen grafito-meategia barne.
Zeilango independentziaren aldeko mugimenduan inplikatu zen 1915eko budisten eta musulmanen arteko istiluetatik, bera eta bere anaiak 46 egunez kartzelatu zituztenetik. 1924an Zeilango Kontseilu Legegileko kide hautatu zuten eta 1931n Zeilango Kontseilu Estataleko kide eta Nekazaritza ministro izendatu zuten.
Herrialdearen independentziarako negoziazioak zuzendu zituen eta aberriaren aitatzat hartzen da. 1948an Zeilanek independentzia lortu zuen Erresuma Batuko erregea estatuburu gisa mantenduz eta Senanayake lehen ministro izendatu zuten. Lau urte geroago hil zen, zalditik erorita.