DART (espazioko misioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
DART
Irudia
Motaspace mission (en) Itzuli
Honen parte daAsteroid Impact and Deflection Assessment (en) Itzuli
Hera (en) Itzuli
Argumentu nagusiaasteroid impact avoidance (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
AbiapuntuVandenberg Space Force Base Space Launch Complex 4 East (en) Itzuli
HelmugaDimorphos (en) Itzuli
KudeatzaileaJohns Hopkins University Applied Physics Laboratory (en) Itzuli eta Marshall Space Flight Center (en) Itzuli
Kronologia
2021eko azaroaren 24a Espazio jaurtiketa
2022ko irailaren 26a Talka
Osatuta

Webgunenasa.gov…
Hashtag#DARTMission

Double Asteroid Redirection Test misioa (asteroide bikoitzen berbideratze testa), DART laburduraz ezaguna (dart ingelesez dardoa ere badelarik), NASAk 2021 eta 2022 urteen artean espazioko misio bat da. Bere helburua izan zen ikertzea ea gizakiak zuzendutako zunda batek asteroide bat desbideratu zezakeen[1].

Zundak programatu bezala jo zion Dimorfos asteroideari, eta aste batzuen buruan konprobatu zen orbita aldaketa bat gertatu zela, misioaren arrakasta baieztatuz[2].

Misioaren zehaztapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko azaroan jaurti zuen NASAk DART zunda espaziora, eta bere helburura iritsi zen 2022ko irailaren 27an. Helburu hori zen Didimos eta Dimorfos asteroideek osatutako sistema bitarra, elkarren ondoan orbitatzen doazen espazioko objektu parea. Dimorfos asteroide txikia da bikote horretan, talka batez desbideratzeko aukera gehienak ematen zituena, baina sistema bitarra izanik, bien norabidea alda zitekeela zen zientzialarien pentsakera.

DART zunda, Didimos eta Dimorfos, Lurreko beste egitura batzuen tamainarekin konparatuta.

Talka gertatu aurretik DART-etik modulo bat askatu zen, LiciaCube izenekoa. DART talkan suntsitu zen. LiciaCube ez zen suntsitu talkan, eta bi asteroideetatik gertu geratu zen; egun batzuen buruan neurketak egin eta desbideraketarik gertatu ote zen jakiteko helburuz.

DARTen talkaren aurreikusitako grafikoa: plan hau zehatz bete zen 2022ko irailean.

DART 6 kilometro segunduko abiaduran hurbildu zen Dimorfosera, eta irudi ikusgarriak bidaliz azken unean[3].

DARTek talka egin aurretik bidali zuen Dimorfosen azken irudia.

Misioaren emaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NASAk 2022ko urriaren 11n jakinarazi zuenez, Dimorfosen orbita aldatzea lortu zuen DARTen talkak[2]. Lehenago, Dimorfosek 11 ordu eta 55 minutuko orbita bat zeukan Didimosen inguruan, baina talka gertatu ondoren 11 ordu eta 23 minutatara laburtu zen, bi minutuko errore aldearekin. NASAk espero zuen 73 segundu gaindi zezakeen orbita aldaketa arrakasta izango zela, baina hori hainbat bider gainditu zuen emaitzak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «DART» dart.jhuapl.edu (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  2. a b Bardan, Roxana. (2022-10-11). «El impacto de DART cambió el movimiento de un asteroide en el espacio» NASA (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Ingelesez) «DART» dart.jhuapl.edu (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]