Edukira joan

Dadra eta Nagar Haveli

Koordenatuak: 20°16′N 73°01′E / 20.27°N 73.02°E / 20.27; 73.02
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dadra eta Nagar Haveli
 India
Administrazioa
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakDadra eta Nagar Haveli eta Daman eta Diu
ISO 3166-2IN-DN
HiriburuaSilvassa
Geografia
Koordenatuak20°16′N 73°01′E / 20.27°N 73.02°E / 20.27; 73.02
Azalera487 km²
MugakideakGujarat eta Maharashtra
Demografia
Biztanleria343.709 (2011)
856 (2009)
alt_left 149.949 (%43,6) (%56,4) 193.760 alt_right
hiriak 160.595 (%46,7) (%53,3) 183.114 landa eremua
alfabetatuak 223.230 (%64,9) (%35,1) 120.479 analfabetoak
Dentsitatea453 bizt/km²
Etxebizitzak76.458
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+05:30
www.dnh.nic.in

Dadra eta Nagar Haveli (maratheraz: दादरा आणि नगर हवेली, gujarateraz: દાદરા અને નગર હવેલી) Indiako barrutia da. Gaur egun Dadra eta Nagar Haveli eta Daman eta Diu batasunaren lurraldearen parte da. 1779 eta 1954 artean, Portugalgo kolonia izan zen. Nagar Haveli Maharashtra eta Gujarat artean dago; Dadra, berriz, Gujaraten Nagar Havelitik iparraldean dagoen enklabea da.

Inguruko lurraldeak ez bezala, Dadra eta Nagar Haveli Portugalen esku egon zen. 1954an Indiaren aldeko indarrek konkistatu zuten eta de facto estatu baten gisa kudeatu zuten, Dadra eta Nagar Haveli Askea izenarekin, Indiarekin 1961ean ofizialki batu arte[1]. 2020ko urtarrilaren 26an Daman eta Diu batasunaren lurraldeekin batu zen Dadra eta Nagar Haveli eta Daman eta Diu sortzeko. Lurraldea, ondorioz, barruti bilakatu zen[2].

Lurraldeko hizkuntz nagusiak marathera, hindi eta gujaratera dira[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Indian states since 1947» www.worldstatesmen.org (kontsulta data: 2021-11-29).
  2. (Ingelesez) Staff, The ID. «Dadra & Nagar Haveli And Daman & Diu UTs Merge For 'better Admin Efficiency, Service': MoS Home» indusdictum.com (kontsulta data: 2021-11-29).
  3. Dadra Nagar Haveli turismo webgunea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
India
Artikulu hau Indiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.