Edukira joan

Daenerys Targaryen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daenerys Targaryen
World of Ice and Fire (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaGeorge R. R. Martin
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaDragonstone (en) Itzuli
HiltzaileaJon Snow
HerrialdeaSeven Kingdoms (en) Itzuli
Sexuaemakumezkoa
Jarduerairaultzailea
agintaria
dragon rider (en) Itzuli
Familia
AitaAerys II Targaryen
AmaRhaella Targaryen
Ezkontidea(k)Khal Drogo
Hizdahr zo Loraq
Bikotekidea(k)Daario Naharis (en) Itzuli
Jon Snow
Anai-arrebak
FamiliaHouse Targaryen (en) Itzuli
Bestelakoak
EtsaiakNight King (en) Itzuli

Daenerys Targaryen fikziozko pertsonaia bat da, George R. R. Martin estatubatuar idazlearen A Song of Ice and Fire fantasiazko eleberri epikoen sailekoa.[1][2]

1996ko A Game of Thrones liburuan agertzen da lehen aldiz Daenerys Targaryen. Han, hamahiru urte ditu eta Targaryen etxeko azken kideetako bat da (bere anaia zaharrenarekin batera, Viserys III.a). Familia honek Westeros gobernatu zuen Burdinazko Tronutik ia 300 urtez, baina liburuko garaia baino 14 urte lehenago kargutik kendu zituzten.

Ondoren, A Clash of Kings (1998) eta A Storm of Swords (2000) liburuetan agertu zen. 2005eko A Feast for Crows-en ez zen agertu, baina hurrengo eleberrian itzuli zen, A Dance with Dragons (2011) idazlanean.[3][4]

Gorago esan den bezala, lehen liburuan Daenerysek 13 urte ditu eta Essosen erbesteratuta bizi da. Bere anaia zaharrenaren menpe jarraitzen du, eta Dothrakien buruzagia den Khal Drogorekin ezkontzera behartuta dago, honen armadak Viserysentzat Mendebaldeko Burdinazko Tronua berreskuratzearen truke. Daenerys dothrakiekin bizitzera joaten da. Ondoren, Targaryen dinastiaren oinordeko bihurtzen da bere anaiaren hilketa eta gero. Hala, Burdinazko Tronua erreklamatzeko asmoa erakusten du. Haurdun dagoela senarra eta umea galduko ditu. Baina odol-magiari esker, Daenerysek hiru dragoi-arrautza eklosionatuko ditu. Dragoiek abantaila taktikoa eta ospea emango diote.

Game of Thrones-en telebistarako egokitzapenean Emilia Clarke aktore britainiarrak antzeztu zuen. Daenerysen telebistako irudikapena liburukoa baino zaharragoa da. Clarken lanak Primetime Emmy sarietarako izendapenak lortu zituen 2013, 2015 eta 2016an, telesail dramatiko bateko bigarren mailako aktore onenarentzat, eta 2019a telesail dramatiko bateko emakumezko aktore nagusi onenarentzat. Beste hainbat izendapen eta sari ere jaso ditu bere lanagatik.

HBOko telesailaren amaieran Daenerys heroi izatetik bilau izatera pasatu zen, eta horrek eztabaida ugari sortu zituen kritikarien eta zaleen artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Official Pronunciation Guide for 'Game of Thrones'» Making of Game of Thrones (HBO) February 11, 2011.
  2. Orr, David. (August 12, 2011). «Dragons Ascendant: George R. R. Martin and the Rise of Fantasy» The New York Times.
  3. Brown, Rachael. (July 11, 2011). «George R. R. Martin on Sex, Fantasy, and A Dance With Dragons» The Atlantic (Emerson Collective).
  4. Leonard, Andrew. (July 10, 2011). «Return of the new fantasy king: "A Dance With Dragons"» Salon.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]