Daffy Duck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Duffy Duck edo Lukas Ahatea.

Daffy Duck (Hego Euskal Herrian Lukas Ahatea) AEBetako Looney Tunes marrazki bizidun telesaileko pertsonaia bat da. 1937ko apirilaren 17an sortua izan zen. Hasieran batean bakarka nahiz Bugs Bunny, Porky Txerria, Yosemite Sam, Foghorn Leghorn eta Speedy Gonzales pertsonaiekin batera agertu ohi zen.

Izaera zeken, petral eta hitzontzia du, hainbat paper eta lanbide antzeztuz agertzen da: aseguru saltzailea, galaxiarteko heroia, Bugs Bunnyren ordezkoa, eta abar. Bere asmo edo egitasmo guztiak porrotean amaitu ohi dute. Ahoskera bitxia du, ahoskera sudurkaria baitu.

Dena den, 1937an sortu zenean, bere izaera eroskoa eta hotzana zen (ingelesez Daffy hitzak Txoro esna nahi du), gainera Bugs Bunnyren antzera, asmoa zuen oro ongi ateratzen zitzaion, gerora petrala izatera igaro zen. Izan ere, 1930eko hamarkada eta 1940ko hamarkadako marrazki bizidunetan, Elmer Ehiztariarekin agertzen denean ahate eroskoa da eta beti irabazle ateratzen da, aldiz, Bugs Bunnyrekin agertzen denean, zitala, petrala eta zorigaiztokoa bilakatzen da.