Dafne (satelitea)
| Aurkikuntza | |
|---|---|
| Aurkitzailea | Carolyn Porco |
| Data | 2005eko maiatzaren 6 |
| Kategoria | Saturnoren sateliteak, shepherd moon (en) |
| Ezaugarri orbitalak | |
| Zeren satelite | Saturno |
| Ardatzerdi handia | 136.504 km |
| Eszentrikotasuna | 0.0000331±0.0000062 |
| Orbita-periodoa | 14 ordu 25 minutu |
| Makurdura orbitala | 0.0036°±0.0013° |
| Ezaugarri fisikoak | |
| Erradioa | 3,8 km |
| Masa | (7.7±1.5)×1013 kg |
| Dentsitatea | 0.34±0.26 g/cm³ |
| Albedoa | ≈ 0,5 |
| Tenperatura | ≈ 78 K |
| Itxurazko magnitudea | 24 |
Dafne (lehen S/2005 S 1) Saturnoren satelite natural bat da. Bere aurkikuntza Carolyn Porcok eman zuen aditzera, 2005eko maiatzaren 6an. Cassini zundak urte horretako maiatzaren 1ean Saturnoren A eraztunaren kanpo-mugan 16 minututan zehar egin zituen 6 argazkiri esker gauzatu zuen aurkikuntza. Kalitate handiko argazki (3,54 km/pixel) horietan 7 km-ko disko bat ikus daiteke. Satelitea behatu aurretik bere existentzia susmatzen zen, Keeler banaketaren kanpo-mugan behatu ziren grabitate uhinengatik.
Dafnek 6 eta 8 kilometro arteko diametroa du, gutxi gorabehera. Keeler banaketaren (planetaren A eraztunaren barnean dagoen hutsune bat da) barnean orbitatzen du Saturno, bataz bestean 136 505 km-ko distantzian eta 0,594 eguneko orbita-periodoarekin (0,59537 ardatzerdi handia zehatza bada). Bere eszentrikotasuna, hasiera batean zehaztea ezinezkoa izan zena, zerotik oso hurbil dago, bere makurduraren antzera. Bere albedoa, hau ere gutxi gorabeherakoa, %50ekoa da.
Pan satelitearen antzera, artzain-satelite bat dugu Dafne, honek ordea, Encke banaketan orbitatzen du.