Dag Hammarskjöld
Dag Hjalmar Agne Carl Hammarskjöld (Jönköping, 1905eko uztailaren 29a - Ndola, Zambia, 1961eko irailaren 18a) suediar politikaria izan zen. Aipagarria da haren egunkaria, Vägmärken (1963, Bideko seinaleak). 1961ean Bakearen Nobel saria eman zioten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hjalmar Hammarskjöld Suediako lehen ministroaren semea, ekonomia politikoko irakasle izan zen. Estatu-ministroa izan zen 1951tik 1953ra, eta Suediako ordezkari, nazioarteko erakundeetan. NBEko idazkari nagusi hautatu zuten 1953an, eta 1957an, berriro, kargu bererako.
Bere burua bakezaletzat definitu zuen eta noranzko berria eman zion Nazio Batuen Erakundeari. Negoziazioetan beti neutraltasunari eutsi zion eta NBEaren zeregina estatu txikiak potentzia handietatik babestea zela adierazi zuen. Bake-indarraren sorera sustatu zuen; bake-indar horren bidez, NBEk etengabeko bitartekaritza funtzioa izango zuen krisialdi egoeretan.
Agintaldian zehar, Hammarskjöldek hiru krisi larri arintzea lortu zuen: Suezko Krisialdia, 1956an, eta Libanoko eta Laoseko gatazkak. 1960an, Kongoko gerra zibila sortu zenean, Hammarskjöldek NBEren indarrak bidali zituen bertara, eta bitartekaritza lanak egiten saiatu zen. Misio horietako batean ari zela hil zen, hegazkinean zihoala, gaur egungo Zambian lurra jo ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zubiria Kamino, Pello Nork hil zuen Dag Hammarskjold NBEren burua?, Argia, 2015eko apirilak 19, argia.eus
![]() |
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak | ![]() |
---|---|---|
Gladwyn Jebb • Trygve Lie • Dag Hammarskjöld • U Thant • Kurt Waldheim • Javier Pérez de Cuéllar • Boutros Boutros-Ghali • Kofi Annan • Ban Ki-moon |