Dagon (kontakizun laburra)
Dagon (kontakizun laburra) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Howard Phillips Lovecraft |
Sorrera-urtea | 1917 |
Argitaratze-data | 1919 |
Izenburua | Dagon |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko literatura, science fiction short story (en) eta Ipuina |
Hizkuntza | ingelesa |
Telesaila | Cthulhuren mitoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Dagon, H. P. Lovecraft estatubatuarrak idatzitako beldurrezko kontakizun labur bat da. 1917ko uztailean idatzi eta 1919ko azaroan The Vagrant aldizkarian lehenbizikoz argitaratu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narratzailea Lehen Mundu Gerran zehar jazotako gertaera batez mintzatzen da, honetan morfinaren kontsumoan kontsolamendua hartuko du: preso zegoen alemaniar gerraontzi batetik ihes egin eta txalupa batean itsasoan noraezean dagoela, lo hartu, eta lokatz beltzezko uharte batean amaituko du, hain handia, jada itsasoa ikusten ez dela.
Uhartea arakatzen ari dela, monolito erraldoi bat eta ur-purrustada bat topatuko ditu, azken honetatik bapatean Dagon irtengo da. Protagonistak ihes egiten eta txalupan guztiz beldurturik itsasoratuko da. Estatubatuar itsasontzi batek erreskatatuko du baina jada munstroaren itxura beldurgarriak ez du bere subkonszientea lagako.
Jada etxean dela, bere buruaz beste egitea erabakiko du, baina orduan kontakizuna esaldi honekin amaituko da:
« | "Atearen soinua entzuten dut, gorputz erraldoi eta irristakor bat haren aurka talka egingo baluke bezala. Ez nau atzemango. Ene Jainkoa, esku hori! Lehioa! Lehioa!" | » |