Dagor Aglareb

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dagor Aglareb izenekoa ("Gudu Loriatsua" esan nahi duena) Tolkienen legendarium ospetsuan gertatzen den gudu bat da. Silmarillion lanean kontatzen da gudu honen istorioa Beleriandeko gerren artean hirugarrena izan zen, Eguzkiaren Lehen Aroan gertatu zirenak. Aurreko biak gertatu eta mende erdira gertatu zen, Noldor elfoak zenbait erresumatan jada ezarrita zeudenean, ia guztiak Beleriandeko ipar muturrean, Etsaiagandik Sindarren domeinuak baino hurbilago. Iparmendebaldeko zatia Fingolfinek kontrolatzen zuen, Noldorren Errege Gorena zena, baita honen semeek ere, ekialdeko zatia Fëanorren semeen kontrolpean zegoen bitartean. Erdiko zatia, berriz, Finarfinen semeen kontrolpean geratu zen.

Melkorren estrategiak Noldorren indarrak banatzean eta Dorthonion konkistatzean zetzan, babesteko errazagoak ziren lurralde garaiak lortuz, baina estrategia honek huts egin zuen.

Orduan, Melkorrek armada berri bat bidali zuen, aurreko hiruak batuta baino handiagoa zena. Sirion ibaiaren pasabidea eraso zuen, Beleriandera sartzeko iparreko sarbideetako bat zena, eta behartu egin zuen. Baina Noldorrak azti zeuden, eta orkoak Dorthonioneko ordokitik aurrera egiten ari zirenean, Fingolfinek eta Maedhrosek modu bateratuan eraso zuten armadaren ezkerraldeko eta eskuinaldeko alboetatik eta suntsitu egin zuten. Noldorrek hemen euren ahalmen handia berretsi zuten. Hildako noldor bakoitzeko 20 orko hilak izan ziren, eta, ondorioz, Melkorrek orkoek baino eraso maila altuagoa zuten izakiak sortu behar izan zituen (sortu zituen izaki ezagunenen artean trollak eta herensugeak zeuden).

Orkoen armada Angbandeko ateetaraino bertaraino jazarria izan zen, elfoek setiatu zutena. Honela, Angbandeko setioa hasi zen, larehun urte iraungo zuena, horietan zehar Noldorrak Melkorren ateetan bertan zaintza jarri zutelarik, Belerianden bakea eta oparotasuna egon zelarik. Arrazoi honegatik, gudu hau Dagor Aglareb (Gudu Loriatsua) bezala ezagutua izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]