Edukira joan

Dahlak Kebir

Dahlak Kebir
Datu orokorrak
Garaiera123 m
Motauhartea
Luzera62 km
Zabalera27 km
Azalera755 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak15°39′35″N 40°06′51″E / 15.6597°N 40.1142°E / 15.6597; 40.1142
UTC orduaUTC+03:00
Honen parte daDahlak uhartedia
Estatu burujabe Eritrea
Region of EritreaNorthern Red Sea Region
Ur-gorputzaItsaso Gorria

Dahlak Kebir (arabieraz: دهلك كبير, italieraz: Grande Dahlac) Dahlak uhartediko uharte handiena da, Eritrean.[1] 2.500 biztanle inguru ditu.[2]

Eritreako kostaldean aurkitzen da, Itsaso Gorrian. Dahlak Kebir herria uhartearen mendebaldean kokaturik dago. Mangladi ugari daude itsasertzean.

Itxura irregularreko uhartea da, luzeran 62 km eta zabaleran 27 km dituena. 754,9 km²-ko azalera du. Uhartea oso laua da, punturik altuenak 5 metro baino ez ditu.

VII. mendean uhartedi guztia hartzen zuen estatu independente bat eratu zen baina laster Yemenek konkistatu zuen.[3]

Antzinako zisterna eta nekropoliak aurkitu dira, 912. urtekoak direla uste da. Islama iritsi aurreko Adel hiriaren hondarrak ere badaude.

1517an Otomandar Inperioak eskuratu zituen eta Afrika kontinentean harrapaturiko esklabuak Arabiara eramateko erabili zuten.[3]

1890an Italiako Eritrea koloniaren parte bihurtu ziren.[3]

Arrantzan eta turismoan oinarritzen da ekonomia. Fosilen eta itsas luzokerraren bildumagintzak ere erakartzen ditu turistak.

Kontinenteko Massawa hiriarekin eta uharte txikiagoekin lotzen duten ferryak daude. 5 kiloetro daude Massawa eta Dahlak Kebir artean.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Insoll, Timothy. (2003-07-03). The Archaeology of Islam in Sub-Saharan Africa. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-65702-0. (kontsulta data: 2025-08-27).
  2. (Ingelesez) «Dahlak Kebir» Mapcarta (kontsulta data: 2025-08-27).
  3. 1 2 3 4 Hans van der Splinter. «Dahlak Archipelago - Eritrea» www.eritrea.be (kontsulta data: 2025-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]