Edukira joan

Dakhla-Oued Ed-Dahab

Dakhla-Oued Ed-Dahab
 Maroko
Administrazioa
Herrialdea Maroko
ISO 3166-2MA-12
HiriburuaDakhla
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak23°N 15°W / 23°N 15°W / 23; -15
Azalera130.898 km²
MugakideakAaiun-Sakia-el-Hamra
Demografia
Biztanleria219.965 (2024)
Dentsitatea1,68 bizt/km²
Etxebizitzak54.161
Ordu eremuaUTC+01:00
hcp.ma…

Dakhla-Oued Ed-Dahab (arabieraz: جهة الداخلة وادي الذهب‎) Marokoko hamabi eskualdeetako bat da. Mendebaldeko Saharan dago kokatuta, eta Marokok bere hegoaldeko lurraldeen partetzat duen arren, Fronte Polisarioak eta beste Saharar independestita taldeek Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko zati dela diote. Nazio Batuen Erakundeak eta munduko herrialde gehienek ere ez dute Marokoren lurralde honen gaineko subiranotasuna aintzatesten. Bertako hiriburua Dakhla da.

Estatus politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde hori Marokok okupatzen du ia osorik, Mendebaldeko Sahararen deskolonizatu beharreko lurraldearen parte izanik.[1] Marokok bere hamabi eskualdeetako bat dela dio; Fronte Polisarioak eta beste talde saharar independentista batzuek diote Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren parte dela. Nazio Batuek eta estatu askok ez dute aitortzen ez Marokoren subiranotasuna, ez Saharako errepublika autoizendatua.[2][3]

Eskualdeak 130898 kilometro koadroko eremua eta 142955 biztanle ditu, 2014ko erroldaren arabera.[4] Hiriburua Dakhla kostaldeko hiria da, Villa Cisneros deitua espainiar kolonizazioaren garaian.

Azpizatiketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dakhla-Oued Ed-Dahab bi probintziak osatzen dute:[4]

n dekretuak sortu zuen Dajla-Rio de Oro.2015eko otsailaren 20an, Marokon hamabi eskualderen lurralde-banaketa berria ezarri zuen. Antzinako Río de Oro-La Güera eskualdea osatzen zuten probintziek Dakhla-Oued Ed-Dahab eskualde berria osatu zuten.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Asamblea General de la ONU. (21 de noviembre de 1979). «Resolución 34/37. Cuestión del Sáhara Occidental» Naciones Unidas.
  2. ↑ Lucía Abellán. (27 de febrero de 2018). La justicia europea dicta que el pacto de pesca con Marruecos no se aplique al Sáhara Occidental. .
  3. ↑ EFE. (15 de noviembre de 2017). La UE seguirá sin reconocer a la RASD aunque participe en cumbre con África. .
  4. 1 2 Ministerio del Interior (Marruecos). (2015). «La Région de Dakhla-Oued ed Dahab» Monographies des régions: p. 3. (kontsulta data: 22 de diciembre de 2018).
  5. ↑ Ministerio del Interior (Marruecos). (16 de marzo de 2015). «Nouveau découpage territorial du Royaume» Portail National des Collectivités Territoriales (kontsulta data: 22 de diciembre de 2018).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]