Dalasi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Dalasia Gambiako diru ofiziala da. Gambiako estatu osoan Dalasia da diru ofizial bakarra, 1994az geroztik. 1971. urtean sortu zen, Gambiako libera ordezteko, truke tasa hau aplikatuta: Gambiako libera bat = 5 dalasi.

Dalasiaren zentimoak butut izena du (1 dalasi = 100 butut).

Billeteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dalasiaren billeteak hauek dira:

  • 5 dalasikoa (gorria)
  • 10 dalasikoa (berdea)
  • 25 dalasikoa (urdina)
  • 50 dalasikoa (morea)
  • 100 dalasikoa (marroia)

2006. urtean billete berriak jaulki zituzten, faltsutzeak saihesteko.

5 dalasiko billetea (gorria).

Txanponak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dalasi bateko txanpona

1971n 1, 5, 10, 25 eta 50 bututeko txanponak gehitu zituzten. 1987an, 1 dalasiko txanponak gehitu zituzten.