Dalton Trumbo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dalton Trumbo
Dalton and Cleo Trumbo (1947 HUAC hearings).png
Bizitza
Jaiotza Montrose (Colorado)1905eko abenduaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles1976ko irailaren 10a (70 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Coloradoko Unibertsitatea Boulderren
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Grand Junction High School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea gidoilaria, idazlea, eleberrigilea, errealizadorea eta aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0874308

Dalton Trumbo (Montrose, Colorado, Ameriketako Estatu Batuak, 1905eko abenduaren 9a - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1976ko irailaren 10a) ingelesezko idazlea, gidoigilea eta zinemagilea izan zen. 1935etik 1947ra arrakasta handiko film-gidoiak idatzi zituen: Kitty Foyle (1940), A Guy Named Joe (1943, Joe izeneko mutil bat), Thirty Seconds Over Tokyo (1944, Hogeita hamar segundo Tokio gainean).

1947an Joseph McCarthy senatariak eragindako "sorgin-ehiza" zela eta hamar hilabete eman zituen kartzelan, eta hamar urtean ezin izan zuen filmik sinatu eta ezizenak erabili behar izan zituen lan egin ahal izateko; aipagarria da 1956an ezizen horietako batekin, Robert Rich, Oscar saria jaso izana The Brave One filmaren gidoiagatik. 1960etik aurrera eta Kirk Douglasi eta Otto Premingerri esker gidoiak bere izenarekin izenpetu ahal izan zituen berriro ere.

1970ean bere film bakarra zuzendu zuen, bere eleberri batean oinarritua, Johnny Got His Gun (Johnnyk bere fusila hartu zuen), gerraren aurkako film gogorra, arrakasta handia izan zuena. Beste film batzuk: Spartacus (1960), Exodus (1960), The Last Sunset (1961, Azken arratsa), The Sand-piper (1965) eta Papillon (1973).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]