Damaris Egurrola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Damaris Egurrola
Bizitza
Jaiotza Orlando1999ko abuztuaren 26a (21 urte)
Herrialdea  Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Athletic Club2015 / 20201044
Flag of None.svg Everton L.F.C.2020 / 202140
Flag of None.svg Olympique Lyonnais2021 /
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Altuera 1,76±0,001 metro

Damaris Berta Egurrola Wienke (Orlando, Florida, 1999ko abuztuaren 26a) Gautegiz Arteagan bizi den eusko-estatubatuar futbolaria da, erdilari postuan jokatzen du. Hasiera batean, sei urtez, Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Athletic taldean jokatzen zuen.[1] Gaur egun, munduko talderik onenetakoan ari da, Olympique Lyongo jokalaria baita.[2]

1999an jaio zen Orlando, Floridan eta 2005ean Euskal Herrira etorri zen bere guraso eta bi anai-arrebekin. Berton Gautegiz Arteagako Montorre herri ikastetxean ikasi zuen, 6.mailara arte; ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera Barrutialde Institutura pasatu zen eta Batxillergoko ikasketak egiteko Gernikako Institutura joan zen. Euskal Herriko Unibertsitean ere aritu da fisioterapia ikasten.

Txikitatik kirola gustatu izan zaio. Futbolean ez ezik, esku huskako pilotan eta palan ere ibili izan da, eta surfean aritzea ere gustatzen zaio. Gainera, lagunekin arraun surfean aritzen da sarritan.

2017an UEFAren 19 Urtez Azpiko Emakumeentzako Europako Txapelketa jokatu zuen Espainiako Futbol Selekzio Nazionalarekin eta finala irabazi zuen. 2018an Emakumezkoen Munduko Txapelketan bigarren geratu zen Espainiako Selekzioarekin.

2020ko udan, Ingalaterrarako bidea hartu du, Athletic-en sei urteko ibilbidea amaituta. Everton taldearen kamisetarekin jokatuko du. Hala eta guztiz ere, oso urte zaila bizi izan du, hasiera batean ez baitzuen aukerarik izan nahi zuen taldera joateko. Konpentsazio zerrendak izeneko aferak asko korapilatu zuen haren egoera.[3] Ulertu zuen erabakiak guztien gustukoa izatea, baina errespetua eskatu zuen.[4]

Urte erdi eskas egino du Evertonen. Olympique Lyonek haren etete klausula ordainduko du (100.000), eta aurki joango da Frantziara.[5][6] Europako talderik onenean ariko da, Lyonek zazpi aldiz irabazi baitu Txapeldunen Liga, azken bostak jarraian. Bertan, haren lekua egin nahi du, eta izarrez betetako taldea izan arren, tokia egin nahi du hamaikakoan.[7]


Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa UEFA Denera
JP G JP G JP G JP G
Athletic B
Euskal Herria
2. 2014/15 13 3 6 1 - - 19 4
2. 2015/16 18 6 2 0 - - 20 6
Athletic
Euskal Herria
1. 6 0 1 0 - - 7 0
Athletic B
Euskal Herria
2. 2016/17 1 0 0 0 - - 1 0
Athletic
Euskal Herria
1. 24 1 1 0 0 0 25 1
1. 2017/18 27 0 3 1 - - 30 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gascon, Ainara Arratibel. ««Aurreko sasoikoa baino derbi parekatuagoa espero dut»» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-09.
  2. Berria. «Everton utzi, eta Lyonen arituko da Damaris Egurrola» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-09.
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-12-30). ««Evertonek behar nituen konfiantza eta babesa eman dizkit»» naiz: Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  4. Manterola, Aitor. «Damaris Egurrola badoa Athleticetik» Berria Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  5. (Italieraz) Pozzoli, Martina. (2021-01-16). «Damaris Egurrola vicina all’Olympique Lyonnais» L Football Noiz kontsultatua: 2021-01-17.
  6. Berria. «Damaris Egurrolak Everton utziko du, Lyonen jokatzeko» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-09.
  7. Gascon, Ainara Arratibel. ««Lasaitasuna nahi dut orain, eta futbolaz disfrutatu»» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.ol.fr/fr-fr/contenus/joueurs/d/damaris-egurrola?tab=0


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.