Damdin Sükhbaatar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Damdin Sükhbaatar

Bizitza
JaiotzaUlan Bator1893ko otsailaren 2a
Herrialdea Mongolia
Lehen hizkuntzaMongoliera
HeriotzaUlan Bator1923ko otsailaren 20a (30 urte)
Hobiratze lekuaSükhbaatar's Mausoleum (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Sükhbaataryn Yanjmaa
Hezkuntza
Hizkuntzakmogolera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraMongoliako Herri Armada
Graduakomandante
Parte hartutako gatazkakOuter Mongolian Revolution of 1921 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Mongoliako Herri Alderdia

Find a Grave: 48664221 Edit the value on Wikidata
Hau mongoliar izen bat da: lehen izena patronimikoa da, eta bigarrena izen propioa.

Damdin Sükhbaatar (mongolieraz: Дамдины Сүхбаатар, Damdinii Sykebaatar, ᠳᠠᠮᠳᠢᠨ ᠤ
ᠰᠦᠬᠡᠪᠠᠭᠠᠲᠤᠷ
; Khuree, Qing Inperioa, gaur egun Ulan Bator, Mongolia, 1893ko otsailaren 2a - Mongolia, 1923ko otsailaren 20a) mongoliar buruzagi iraultzaile eta Mongoliako Herriaren Alderdiaren sortzailea izan zen. "Mongoliako iraultzaren aitatzat" hartzen da.

1912an errusiarrek zuzendutako eskola militar batean sartu zen, Bogd Khanen zerbitzura. 1919an txinatarrek Mongolia okupatu zuten. 1920an Sükhbaatarrek Bogd Khanen gutuna bat eraman zuen beste iraultzaile batzuekin txinatarren aurkako sobietar laguntzaile eskatzeko. 1921eko otsailean Roman von Ungern-Sternbergek mongoliar hiriburua konkistatu zuen. Sükhbaatar partisanoen buruzagia izendatu zuten eta otsailaren 20an txinatarraren aurkako lehen gudua borrokatu zuen. 1921eko martxoan Mongoliako Herriaren Alderdia sortu zen eta Sükhbaatar buruzagia izendatu zuten. Uztailean iritsi ziren Mongoliako hiriburura eta behin-behineko gobernu bat ezarri zen, non Sükhbaatar armadako ministro zen. 1923an hil zen eta 1924an Mongoliako hiriburuak Ulanbaatar (Heroi Gorria) izena jaso zuen bere omenez.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]