Daming jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Daming jauregia
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Silk Roads: the Routes Network of Chang'an-Tianshan Corridor
Reconstructed Danfeng Men.jpg
Kokapena
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaShaanxi
Azpiprobintzia mailako hiriXi'an
Koordenatuak 34° 17′ 29″ N, 108° 57′ 34″ E / 34.291388888889°N,108.95944444444°E / 34.291388888889; 108.95944444444Koordenatuak: 34° 17′ 29″ N, 108° 57′ 34″ E / 34.291388888889°N,108.95944444444°E / 34.291388888889; 108.95944444444
Historia eta erabilera
Irekiera2010eko urriaren 1a
Arkitektura
Arkitektoa Yan Liben Itzuli
Azalera 376,55 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 1442-003
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Jauregiaren oinplanoa.

Daming jauregia (txineraz: 大明宮), Xi'an hirian dagoen jauregi bat da, 220 urtez Tang dinastiako enperadoreen bizileku nagusia izan zena[1].

Hiriaren ipar-ekialdean kokaturik dago, harresietatik kanpo[2]. 12 km koadroko azalera hartzen du[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taizong enperadorea udako egoitzara joaten zenean bere aita Gaozu enperadorea Chang'an hiriko Da'an jauregian uzten zuen. Ma Zhou kantzillerrari toki desegokia iruditzen zitzaion, bero eta hezetasun itzela egiten baitzuen eta honek eskatuta Taizong enperadoreak 634 urtean hiriko harresietatik kanpo jauregi berria eraikitzea erabaki zuen[2], Yong'an izena izango zuena. Aita gaixotu egin zen eta 635 urtean hil zenez eraikuntza bertan behera gelditu zen[4].

660 urtean Wu enperatrizak Yan Liben arkitektoari jauregia berdiseinatzeko eskatu zion eta 662an hasi ziren berriz eraikuntza lanak. 663 urtean lanak amaitu eta Gaozong enperadoreak Penglai jauregia izenarekin egoitza ofizial bihurtu zuen[3]. Daming jauregia izena 701 urtean jaso zuen[3].

1957an aurkitu ziren Daming jauregiaren aztarnak[5] eta 1959 eta 1960 artean aurreneko indusketak egin ziren Hayuan eraikinean. 1993an Hanyuan eraikinaren berriztatze lanak abiatu ziren Txinako eta Japoniako gobernuen eta UNESCOren laguntza eta babesarekin[6]. Lanak 2010 urtean bukatu ziren eta 2010an Daming Jauregiko Ondare Nazionalaren parkeak ateak ireki zituen[7].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako jauregietan ohikoa den gisara Daming jauregia ere hiru zatitan banaturik dago, jauregi guztia zeharkatzen duen ardatz nagusia oinarri hartuta. Hegoaldean dauka sarrera eta honako hauek dira atalak:

Kanpoaldeko eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danfeng atetik sartu[8] eta 630 metrotako luzera duen patio errektangularra da. Hanyuan eraikina da nagusi[6] eta alboetan Xiangluan pabiloia (ekialdean) eta Qifeng pabiloia (mendebaldean) kokatzen dira. Hiru eraikinak korridore bidez lotuta zeuden. Hanyuan eraikinak 15 metrotako altuera, 200 metrotako zabalera eta 100 metrotako luzera ditu. Bertan ospatzen ziren inperioko zeremoniak eta atzerriko enbaxadoreen egoitza ere izaten zen.

Erdialdeko eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xuanzheng eraikina dago, Hanyuan eraikinetik 300 metrotara, eta bertan Estatu Kontuak erabakitzen ziren[6]. Ekialdean bulego eta kantzileria kokaturik zeuden eta mendebaldean Estatu idazkariaren bulegoa.

Barnealdeko eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zichen eraikinean goberuaren bulegoak zeuden[6]. Eremuaren iparraldean lorategi zabalak daude eta erdian Taiye aintzira. Aintziraren mendebaldean Linde eraikinean oturuntzak, antzerkiak eta erritu erlijiosoak egiten ziren[9]. Enperadorearen familiarentzako tenplo taoista bat ere badago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Stories of Daming Palace» www.chinadaily.com.cn . Noiz kontsultatua: 2019-05-19.
  2. a b Xiaofan, Du (2010) Conservation of ancient sites on the Silk Road Hellman, Naomi (trans.). Los Angeles: Getty Conservation Institute 37 or. ISBN 978-1-60606-013-1.
  3. a b c «Daming Palace» web.archive.org 2015-12-01 . Noiz kontsultatua: 2019-05-19.
  4. Wenchsler, Howard J. (1979) The founding of the T'ang dynasty: Kao-tsu (reign 618–26) he Cambridge history of China, Volume 3: Sui and T'ang China, 589–906, Part 1. Cambridge: Cambridge University Press. 186 or. ISBN 0-521-21446-7.
  5. (Ingelesez) «Archaeologists find ancient palace gate» ABC News 2005-12-04 . Noiz kontsultatua: 2019-05-19.
  6. a b c d unesdoc.unesco.org . Noiz kontsultatua: 2019-05-19.
  7. Wang, Tao; Shao, Lei (2010) Eco-city: China's realities and challenges in urban planning and design In Lye, Liang Fook; Chen, Gang (eds.). 149 or. ISBN 978-981-4287-76-0.
  8. «Site of Danfeng Gate-ICOMOS  Internatioal  Conervation  Center» www.iicc.org.cn . Noiz kontsultatua: 2019-05-19.
  9. «Original site of Daming Palace» www.chinadaily.com.cn . Noiz kontsultatua: 2019-05-19.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]